Prestakuntzaren finantziazioa
Enpresek prestakuntzarako kreditu jakin bat izaten dute urtean bertako langileen prestakuntza finantzatzeko.
Gipuzkoako Bazkundeak antolatutako prestakuntzarentzat egon daitezkeen laguntzak kudeatzen laguntzen dizugu.
• Nola egiten da?
Hobari horiek tramitatu ahal izateko, enpresak Gipuzkoako Bazkundearen esku utzi behar du prestakuntzaren kudeaketa.
Enpresak ikastaroaren kostua ordainduko du eta, behin amaituta, enpresak Gizarte Segurantzari ordaindu beharreko zenbatekoari dagokion hobaria aplikatuko da. Gipuzkoako Bazkundeak jakinaraziko dio enpresari ze hilabete eta kopuru deskontatu behar den.
• Nork eskuratu dezake finantziazio hori?
Espainiako lurraldean kokatuta dauden, kontingentzia orokorrei dagokiena kotizatzen duten eta langileentzat prestakuntza-jarduerak egiten dituzten enpresa guztiek.
• Zenbatekoa da diru-laguntza?
Finantziazioa prestakuntzaren iraupenaren, parte hartzen duen ikasle-kopuruaren eta ikastaroaren mailaren araberakoa da. Gipuzkoako Ganberak enpresa bakoitzari dagokion zifra kalkulatzen lagunduko dizu, eta enpresari prestakuntzarako dagokion urteko kreditua izango da gehienez.
• Noiz kudeatu ditzaket laguntza hauek?
Beti prestakuntza hasi aurretik. Ikastaroaren hasieraren berri gutxienez zazpi egun lehenago eman beharko da.