Ozeanografia Fundazioa
Gipuzkoako Bazkundea Ozeanografia Fundazioaren fundatzailea eta Patronatuko kidea da.
Gipuzkoako Ozeanografia Fundazioak (GOF) ozeanoarekiko errespetua hedatzea du helburu, eta, horretarako, lan-ildo hauek ditu: Euskal Autonomia Erkidegoko itsas ondarea zaintzea, itsasoko biologia kontserbatzea eta itsasoko ingurumen-hezkuntza bultzatzea Hezkuntza Programaren, Dibulgazio Jardunaldien eta herritar guztiei zuzendutako jardueren bidez. Donostiako Aquarium Itsas Jauregian du egoitza.