Zerbitzu jurídiko-fiskala
Gipuzkoako Ganberan, gure Departamentu Juridiko-Fiskalaren bidez, Lurraldeko enpresei aholkularitza integraleko zerbitzua eskaintzen diegu enpresa-zuzenbidean, nazioarteko ikuspegi nabarmenarekin eta Gipuzkoako enpresa-ehunaren benetako beharretara egokituta.
AHOLKULARITZA JURIDIKOA
Merkataritza zuzenbidearen arlo askotan espezializatutako lege laguntza eskaintzen dugu, honako hauek nabarmenduz:
- Merkataritza-kontratazioa: salerosketa, banaketa, agentzia, zerbitzuak ematea eta enpresa-eragiketetan ohikoak diren beste kontratu-figura batzuk.
- Sozietate-zuzenbidea: sozietateak eratzea, administrazio-organoen funtzionamendua, bazkideen arteko harremanak eta etengabeko laguntza juridikoa.
AHOLKULARITZA FISKALA
Hainbat gai fiskali buruzko aholkularitza ematen dugu, honako hauei arreta berezia eskainiz:
- Nazioarteko fiskalitatea eta hitzarmenak aplikatzea zergapetze bikoitza saihesteko.
- Nazioarteko eragiketen fiskalitatea.
- Atzerriratuei eta lekualdatutako langileei aholkularitza ematea, bai Espainiatik bai Espainiara joateko.
Gure zerbitzuak enpresa- eta nazioarte-orientazio argiarekin garatzen dira, enpresen eguneroko kudeaketan eta hazkunde- eta nazioartekotze-prozesuetan laguntzeko pentsatuta.
JARRI HARREMANETAN GURE TALDEAREKIN
Andoni Zabala
Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
