Esportazio-sustatzaileen programa - PROFEX eta PROFEX DIGITALA
PROFEX egitarauaren helburua euskal enpresen internazionalizazioa areagotzea da, bi eratan: enpresan esportazio saila eratzen sustatuz esportazioaldi partzialeko eragile baten bidez eta nazioarteko aitzinasmo komertziala burutzen lagunduz.
Nori zuzenduta dago? Helburuko merkatua dibertsifikatu nahi duten eta nazioartekotze-sailetan indargarri bat behar duten ETEak, edo nazioartekotzen hasteko barne-gaitasunik eta giza baliabiderik ez duten enpresak.
Programaren operatiba:
- PROFEXek enpresa parte-hartzaile bakoitzaren esku jartzen du Esportazioaldi Partzialeko Eragilea.
- Esportazio Eragileak Euskal Ganberek hautatu eta trebatzen dituzte.
- Nazioarteko aitzinasmo komertziala jarraituko da, egitasmoaren lehen hilabetetan landutakoa Ganberen laguntza teknikoaz.
- Egitasmoan zehar, Ganberek aribideko internazionalizazio prozesuen ikuskapena eta aholkularitza lanak egingo dituzte.
- Egitasmoaren iraupena 18 hilekoa da.
- Esportazioaldi partzialeko eragilearen ezaugarriak
- Hiru enpresen talde bakoitzeko teknikari bat.
- Elkarrekiko lehiakideak ez direnak.
- Elkarrekiko lehiakideak ez direnak.
- Ahal bada sinergiak dituztenak: ekoizkin osagarriak/sektore-merkatu berberei zuzendua.
- Esportazioaldi partzialeko eragilearen zereginak
- Enpresa bakoitzari eta Ganberari aldizka beren jarduerak eman.
- Aitzinasmo komertziala bete.
- Jarduera kodea.
- Konfidentzialtasun hitzematea.
- Gipuzkoako Ganberaraen zereginak
- Egitasmoaren kudeaketa eraginkorra.
- Enpresa parte-hartzaileen hautaketa eta taldeen prestakuntza.
- Espaortazio Eragileen hautaketa, talde/enpresen prestakuntza eta izendapena beren ezaugarrien arabera.
- Laguntza ematea Nazioarteko Aitzinasmo Komertzialaren burutzapenean.
- Laguntza ematea enpresa eta eragileei egitasmoan zehar.
- Egitarauaren ebaluazioa eta jarraipena.
- Konfidentzialtasun hitzematea.
- Enpresaren zereginak
- Izendatutako Esportazio Eragilea sustatu.
- Teknikariari nahikoa baliabide eman bere zereginak ongi burutzeko.
- Teknikariari adostutako soldata eman, hilabetero.
- Aitzinasmo komertziala bete.
- Teknikariaren merkataritza ekintzen ondorioz eratorritako joan-etorrien gastuak ordaindu.
- 18 hilabeteko iraunkortasun hitzematea.
- Dagokion merkataritza-kontratuaren sinaketa teknikariarekin.
- Jarraipen eta ebaluazio bilerak Ganberekin.
Programaren kostua:
- Enpresarentzako hasierako kostua: 850 €/hileko
- BTIk 400 €/hileko ematen dizkie enpresei Ganberen bidez
- Enpresarentzako kostu garbia: 450€/hileko
Bultzatu zure nazioarteko estrategia digitala – PROFEX DIGITAL
Programa honek nazioarteko presentzia areagotzeko aukera eskaintzen die enpresei, tresna digitalak erabiliz, lanaldi partzialeko sustatzaile baten laguntzarekin.
Halaber, enpresek Euskal Ganberen laguntza eta babesa izango dute Marketin Digitaleko plan bat definitzeko.
Nori zuzenduta dago? Nazioartekotzean aurrera egiteko baliabiderik ez duten ETEak, nazioarteko bezeroengana iristeko presentzia digitala handitu nahi dutenak, eremu digitalean beren presentzia dinamitzaten duen profesional bat partekatuz.
Programaren operatiba:
- PROFEXek Lanaldi Partzialeko profesional bat jartzen du enpresa parte-hartzaile bakoitzaren eskura, hiru/lau enpresatako taldeentzat aldi berean lan egiten duena.
- Euskal Ganberek hautatzen eta prestatzen dituzte profesionalak.
- Marketin digitaleko plan bati jarraituko zaio.
- Proiektuak irauten duen bitartean, ganberek abian den nazioartekotze-prozesua gainbegiratuko eta aholkatuko dute.
- Proiektuak 9 hilabete iraungo du.
Parte hartzen duen enpresaren konpromisoa:
- Izendatutako profesionalari laguntzea, bere eginkizunak ondo betetzeko behar dituen baliabideak emanez
- Atxikitze-kontratua eta dagokion merkataritza-kontratua sinatzea profesionalarekin
- Profesionalari finkatutako ordainsaria hilero ordaintzea
- Marketin digitaleko planaren jarraipena egitea
- 9 hilabete irauteko konpromisoa
- Aldizkako jarraipen- eta ebaluazio-bilerak Ganberarekin
Programaren kostua:
- Enpresarentzako hasierako kostua: 850 €/hileko
- BTIk 400 €/hileko ematen dizkie enpresei Ganberen bidez
- Enpresarentzako kostu garbia: 450€/hileko
Informazioa
Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
943 000 298




