Pertsonen Kudeaketa
Pertsonekin egiten dugu lan
Ondo asko dakigu pertsonak direla era guztietako erakundeen ardatza, eta pertsonak kudeatzea da, beraz, erronka nagusia.
Pertsonek eraldaketa-prozesuetan egiten dute lan eta horietan garatzen dituzte helburu estrategikoekiko konpromisoa eta inplikazioa sendotzen dituzten abileziak, eta guk, enpresa bakoitzera moldatutako metodologien bitartez, eraldaketa-prozesu horiek abian jartzea errazten dugu.
Gure lanaren abiapuntua egungo egoeraren diagnostikoa egitea da, eta hortik aurrera nahi den eredua zehazten da, ekintza-plana diseinatzen da, zuzendaritzan bideratzen eta hedatzen da eta landutako arloan inplementatzen da, erakunde osora ere hedatu ahal izango bada ere.
Erakundeek, besteak beste, honako abantaila hauek lortzen dituzte:
- Hobeto prestatutako langileak, balioaniztunak eta motibatuak.
- Negozioari buruzko ikuspegi globalagoa izatea erakunde osoak.
- Enpresaren proiektuarekin konpromiso estuagoa duten pertsonak.
- Gidaritza parte-hartzailea gauzatzeko behar diren gaitasunen garapena.
- Laneko giroari buruzko inkestetan balorazio hobea.
- Taldean lan egiteko abileziak hobetzea.
- Langile-taldea bere lanpostura hobeto egokitzea.
Hauek dira gure bezeroek gehien eskatzen dituzten zerbitzuak:
- Coaching prozesuak
o Banakakoa
o Taldekoa - Pertsonak kudeatzeko ereduaren azterketa
- Gaitasunen araberako kudeaketa
- Jardueraren kudeaketa
- Laneko giroaren azterketa
- Barruko komunikazio-sistema ezartzea
Informazio gehiago