Ekitaldien antolaketa eta espazioen alokairua
Behar guztietarako espazioak
Gipuzkoako Ganberak enpresen eskura jartzen du Donostiako bihotzean kokatutako ingurune moderno eta polibalentea. Instalazio hauek diseinatuta daude kongresuak, konbentzioak, bilerak, produktu aurkezpenak, azoka eta erakusketak, ikastaroak, prentsaurrekoak eta mota guztietako enpresa-topaketak hartzeko, bai aurrez aurreko formatuan, bai birtualean.
EKITALDIEN ANTOLAKETA INTEGRALA
Zure ekitaldiaren antolaketa zure behar eta helburuetara egokitzen dugu, esperientzia profesional, segurua eta pertsonalizatua bermatuz. Gure talde espezializatuak prozesu osoan zehar lagunduko dizu.
Zure eskura jartzen dugu:
- Beharrezko segurtasun-protokolo guztiak.
- Bideokonferentzia-plataformak, jardunaldi, bilera eta ekitaldi birtual edo hibridoetarako egokiak.
- Espazio pertsonalizagarriak, zure enpresaren edo ekitaldiaren irudiari egokitutako banaketa eta dekorazioarekin.
- Ekitaldien dinamizazio-zerbitzuak eta laguntza teknikoa, langile espezializatuek emanda.
ESPAZIOEN ALOKAIRUA ETA ZERBITZU TEKNIKOA
Gure zentroak teknologia aurreratua eta zure ekitaldia arrakastatsua izan dadin beharrezko zerbitzu guztiak eskaintzen ditu.
Ekipamendu eta zerbitzu eskuragarriak:
- Proiekzio-sistemak eta pantaila handiak.
- Ekoizpen eta postprodukzio zerbitzuak.
- Audio-ekipo profesionalak (mikrofonia, nahasketa-mahaia, eta abar).
- Audio eta bideo grabazioa.
- Wi-Fi konexioa espazio osoan zehar.
- Bulego birtuala eta laguntza teknikoa.
- Itzulpen simultaneoa.
- Bideokonferentziak (RDSI, IP).
Gainera, hedapen zerbitzua eskaintzen dizugu: zure ekitaldia Gipuzkoako xede-publikoaren artean zabaltzen laguntzen dizugu
Espazio profesional bat behar duzu zure ekitaldia ospatzeko? Jarri gurekin harremanetan!
Irene Muguerza
943 000 272
Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

