• Hasiera
  • Beste zerbitzuak
  • Enpresa-Trasmisioa
  • Industria & Zerbitzuak

Enpresa jarraipen zerbitzua

Gipuzkoako Bazkundeak agente bideratzaile gisa dihardu Gipuzkoako lurraldean eman daitezkeen enpresa-jarraipen prozesuak  bermatzeko prozesuan eta helburuan. Bere enpresari jarraipena eman nahi dioten pertsonei aholkularitza eta babesa ematen diegu, ondorengotza arrakastatsu bat lortzeko eman behar diren pausu guztietan:  enpresaren baloraziotik hasi, erosleak bilatu eta operazioa itxi bitartean.

Fase 1

Aurretiazko azterketa eta balio-hurbilketa

Fase 2

Erosleak bilatzea

Fase 3

Balizko erosleekin negoziatzea

Fase 4

Salerosketa-kontratua sinatzea

Garrantzitsua da enpresaren ondorengotza planifikatzea eta helburua modurik onenean lortzeko erabakiak hartzen joatea. Enpresaren jarraipenerako aukera bideragarrienak aztertzen ditugu, hala nola familiaren ondorengotza, enpresa hirugarrenei saltzea, langileei saltzea edo ekintzaile eta inbertisore berriei saltzea.

Enpresaren jabetza aldaketa bideratzen laguntzen dugu eta prozesuaren hasieratik amaierara beharrezko aholkularitza eskaintzen dugu; enpresaren balorazioa, familia-protokoloa, dokumentazioaren prestaketa, erosleen/inbertsoreen identifikazioa, operazioaren fiskalitatea eta salerosketa-kontratua. Fase guztiak  modu pertsonalizatuan eta egoera bakoitzera egokituta lantzen ditugu.

 

Enpresa bat eskuratzea

Gipuzkoako Bazkundeak salgai dauden enpresen "poltsa" bat dauka bere negozio lerroa dibertsifikatu, hedatu edo hazkunde aukera berriak esploratu nahi dituzten enpresentzat/inbertsoreentzat. Interesa duten enpresek erosteko aukera bideragarriak aurki ditzakete Bazkundean, erosketa- eta salmenta-prozesua errazteko.

Gipuzkoako Bazkundearen enpresa-arloko ikuspegi integralak, lehendik dauden enpresen jarraipena lortzeaz gain, lurraldeko enpresen dinamismoa, hedapena eta hazkundea bultzatu nahi ditu, lehiakorragoak izateko.

Proiektu aktiboak:

JARDUERA

LANGILEAK

FAKTURAZIOA

Zurezko eta metalezko eskaileren fabrikazioa

23

2.500.000 €

Hornidura industriala

8

1.800.000 €

Neurrira egindako altzarien fabrikazioa (jantziak, armairuak, sukaldeak, logelak eta osagarriak)

23

3.000.000 €

Doitasunezko mekanizazioa

30

2.400.000 €

 

Informazio gehiago:

Koro Otegi

Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

943 000 290

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com