Enpresa jarraipen zerbitzua
Gipuzkoako Bazkundeak agente bideratzaile gisa dihardu Gipuzkoako lurraldean eman daitezkeen enpresa-jarraipen prozesuak bermatzeko prozesuan eta helburuan. Bere enpresari jarraipena eman nahi dioten pertsonei aholkularitza eta babesa ematen diegu, ondorengotza arrakastatsu bat lortzeko eman behar diren pausu guztietan: enpresaren baloraziotik hasi, erosleak bilatu eta operazioa itxi bitartean.
Garrantzitsua da enpresaren ondorengotza planifikatzea eta helburua modurik onenean lortzeko erabakiak hartzen joatea. Enpresaren jarraipenerako aukera bideragarrienak aztertzen ditugu, hala nola familiaren ondorengotza, enpresa hirugarrenei saltzea, langileei saltzea edo ekintzaile eta inbertisore berriei saltzea.
Enpresaren jabetza aldaketa bideratzen laguntzen dugu eta prozesuaren hasieratik amaierara beharrezko aholkularitza eskaintzen dugu; enpresaren balorazioa, familia-protokoloa, dokumentazioaren prestaketa, erosleen/inbertsoreen identifikazioa, operazioaren fiskalitatea eta salerosketa-kontratua. Fase guztiak modu pertsonalizatuan eta egoera bakoitzera egokituta lantzen ditugu.
Emandako jarraipen-prozesu arrakastatsuen adibideak:
- Soldadura industrialaren munduan erreferente den enpresa
- Metalaren adarrean punta-puntako industria eta eraikuntza metalurgikoko enpresa
- Marka komertzial ezaguna duen garbiketa-zerbitzu industrialeko enpresa
- Torlojuak eta errematxeak fabrikatzen dituen enpresa
Informazio gehiago:
Koro Otegi
Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
943000290