• Hasiera
  • Nazioartekotzea
  • Nazioartekotzeko Beste Zerbitzu Batzuk
  • Fiskalitatea eta Nazioarteko Kontratuak

Fiskalitatea eta nazioarteko kontratazioa

Gipuzkoako Bazkundeak fiskalitatearekin eta nazioarteko merkataritza-kontratazioarekin erlazioa duten lege-aholkularitzako zerbitzuak eskaintzen dizkie gipuzkoako enpresei, eta eginkizun horretarako berezko abokatu talde espezializatu bat du.

Horrez gain, Gipuzkoako Bazkundeak munduan zehar zabaltzen den kolaboratzaile sare bat du eta honi esker balio handiko integral-aholkularitza zerbitzuak eskaintzeko aukera du. Kasu bakoitzari aplikatu daitezkeen zuzenbide-fiskalaren aspektu guztiak kontutan hartzen ditu, bai bertakoak eta baita kanpoko herrialdekoak ere.

Gipuzkoako enpresek Kanpo Merkataritzan aritzeko dituzten behar guztiei erantzuten die Gipuzkoako Bazkundeko aholkularitza fiskalak. Naziorteko planifikazio fiskaletik hasi, proiektuen zerga-optimizazioaren azterketatik pasa eta kontsulta zehatzetaraino.

Nazioarteko merkataritza-kontratazioei dagokionez,  Gipuzkoako Bazkundeak  nazioarteko inplantazioekin (edo joint venturesekin)  lotura duten mundu mailako aholkularitza praktikoko zerbitzuak eskaintzen ditu, mota guztitako kontratuen negoziaketa eta prestaketa  barne.

Gipuzkoako Bazkundea bezeroaren beharretara moldatzen da kasu bakoitza bereziki aztertuz eta aholkularitza zuzenbide fiskal zerbitzuak modu puntualean kontratatzeko aukera ere eskaintzen du.

 

Informazio gehiago eskatu

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com