Abian da Oinarri Teknologikoa duten Enpresa Berrien Nazioartekotzearen programa - OTEBak
Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapena, Turismo eta Landa Inguruneko Departamentuak eta Gipuzkoako Bazkundeak urte batzuk daramatzate elkarlanean, lankidetza hitzarmen baten bitartez, oinarri teknologikoa duten enpresa berrien nazioartekotzean laguntza pertsonalizatua eskaintzeko.
Aipatutako hitzarmenaren bitartez, bostgarren aldiz, Gipuzkoako OTEBen nazioartekotze estrategia garatzeko programa jarriko da abian. OTEBak berrikuntza eta balio erantsi haundia duten enpresa garapena transmititzen dute, dibertsifikazioa eta kalitatezko enplegua sortzen dute, eta aldi berean ekintzailetza bultzatzen dute.
Programa hau 5 urte baino gutxiagoko ibilbidea duten OBTEei zuzendua dago eta Gipuzkoako enpresen lehiakortasuna bultzatzea helburu duen Foru Aldundiko 2020/2023 Plan estrategikoaren barruan kokatzen da.
Gipuzkoako Bazkundea programa gauzatuko duen erakundea da. Diagnosia eta aholkularitzan lan egingo du, baita OTEBen nazioartekotzerako estrategia definitzen. Lan honetatik sortzen den plana 3 fasetan garatzen lagunduko du. Lehen fasean diagnosia egin, nazioartekotzerako estrategia finkatu eta hau burutzeko ekintzak zehaztuko dira. Bigarren fasean, merkatuetan marketin eta salmenta ekintzak burutzeko akonpainamendu eta aholkularitza eskainiko du. Hirugarren eta azken fase honetan, OTEBek aurreko ekintzak burutzeko beharrezkoa duten finantzaketa lortzeko bideratuko ditu eta erakunde ezberdinek eskaini dezaketen laguntzak bilatzen lagunduko du.
Oharra
Programan parte hartu nahi duten OTEB enpresek Gipuzkoako Bazkundearekin jar daitezke harremanetan 2020ko otsailaren 15a baino lehen.
Alfonso Aguirre
Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
943 000 281