Albisteak

Gipuzkoako Bazkundeak azpikontratazioaren sektorea europarantz nazioartekotzea bultzatzen du 

  • Gipuzkoako Bazkundeak 324 erosketa-aukera bideratu eta 66 bisita itxi ditu industria-azpikontratazioaren sektoreko enpresetara urteko lehen seihilekoan. 
  • Orain arte, 2024an, 7 industria-azokatan parte hartu da 5 herrialdetan, eta 66 bisita antolatu dituzte erosle europarrek Gipuzkoako enpresetara. 
  • Jarduera honek jarraipena izango du udazkenean, 5 herrialdetako 9 azoka-ekitalditan parte hartuz.
  • Sustapen-jarduera horren enpresa onuradunak 90 enpresa espezializatu dira, Gipuzkoako Subcontexen alta emanda daudenak eta Gipuzkoako sektore horretako gainerako enpresei irekita daudenak.

Ezkio-Itsasoko lotunea babestu du Gipuzkoako Bazkundeak, Nafarroa AHTrekin konektatzeko

Erakundeak bere kezka adierazi du, Gobernu espainiarraren ordezkariek berriki egin dituzten adierazpenak direla eta 

Donostia / San Sebastián – 2024ko uztailak 18 – Abiadura Handiko Trenaren (AHT) aurreikusitako ibilbidea errespetatzeko eskatu dio gaur Gipuzkoako Bazkundeak Gobernu espainiarrari, eta Ezkio-Itsasoko lotunea aldarrikatu du burdinbidea Nafarroarekin lotzeko. Erakundeak, lurraldeko industria, merkataritza, nabigazio eta zerbitzuen interes orokorren ordezkari, sustatzaile eta defendatzaile den heinean, AHT azpiegitura estrategikotzat jotzen du Gipuzkoarentzat. Ondorioz, euskal Y-aren eta Nafarroaren arteko loturak Gipuzkoan egon behar duela aldezten du, proiektatuta dagoen modura. 

Adinberrik eta Gipuzkoako Bazkundeak amaiera eman diote Silver Economy-n Trebatzeko eta Laguntzeko Programaren lehen edizioari

Donostia, 2024ko uztailaren 10a – Adinberrik Gipuzkoako Bazkundearekin lankidetzan sustatutako programan, 30 profesionalek parte hartu dute, 26 enpresa parte-hartzaileetako ordezkariek: Ortopedia Sumisan, Erreka Care, Tekniker Fundazioa, Consultores de Empresa CDE, Salto Systems, Asociación de Ayuda en Carretera Gipuzkoa, Asmoz Fundazioa, Askora Plus, Bidea Elevación, Basque Destination, Babestu, Mikelan, Idazti, Sabelec, Gym Chess, Xenior Studio, NU Comunicación, Cognitiva Unidad de Memoria, Begi Bistan, Bihar Homecare, Adinsare, Solumobel, Loreka, Athlon, Amma eta Creactivalia.

Kit Consulting: ETEen eraldaketa digitalerako laguntza-programa berria

Donostia – 2024ko uztailaren 9a  Gipuzkoako Bazkundeak enpresa txiki eta ertainen (ETE) eraldaketa digitala bultzatzeko diseinatutako laguntza-programa hau kudeatzen du. Programa honek aholkularitza-bonu digital bat eskaintzen du, enpresaren tamainaren arabera egokitutako zenbatekoarekin, aholkularitza-zerbitzu espezializatuak kontratatzeko.

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com