• Hasiera
  • Prentsa
  • Albisteak
  • GIPUZKOAKO GANBERAK ESKAKIZUN BIKOITZ BAT EGITEN DU PANDEMIAK SORTUTAKO KRISI EKONOMIKOAREN AURREAN

Albisteak

GIPUZKOAKO GANBERAK ESKAKIZUN BIKOITZ BAT EGITEN DU PANDEMIAK SORTUTAKO KRISI EKONOMIKOAREN AURREAN

  • Infekzioen bigarren olatuak jarduera eta mugikortasuna mugatzen duten tokiko eta mundu mailako neurriak eragin ditu, aurretik kaltetuta zeuden sektorak gogor zapalduz

 

  • Gipuzkoako Ganberak gipuzkoarrak tokiko kontsumoa sustatzera bultzatzen ditu, kaltetutako enpresei gertutasuna eta elkartasuna adieraziz.

 

  • Gipuzkoako Ganberak administrazioak kaltetutako enpresei eta pertsonei laguntzeko neurriak mantentzera eta sakontzera animatzen ditu. Premia bereziarekin, fakturazioaren beherakada handiaren erruz jardueta ixtera bultzatuak izaten ari diren sektoreetan

 

 

 

Donostia/San Sebastián – azaroaren 13a.

COVID-19ak eragindako pandemiak, gure gizartean, osasun, giza eta eragin ekonomiko larriak sortzen ari da. Gipuzkoako Ganberatik errealitate hau kezka handiz jarraitzen dugu eta gure lurraldeko enpresa eta erakundeekin modu intentsiboan lan egiten dugu krisi honen eragina arindu dezaketen irtenbideak proposatzen.

Momentu honetan bizi dugun bigarren infekzio olatu honek, nazio mailan zein mundu mailan, mugikortasun eta / edo jarduerak mugatzeko neurriak ezartzea ekarri du berriro ere, eta horrek eragin zuzena eta zeharkakoa du gure sektore askotan.

Errealitate honen ondorioak nabarmenak dira eta aurreko hilabeteetan zehar izandako jarduera ezak jada ahuldutako sektoreen egoera okertzen du.

Aipatutako guztiarengatik, Gipuzkoako Ganberak gertutasuna eta elkartasuna erakutsi nahi die ondorioak jasaten hari diren enpresei eta pertsonei eta gure sare ekonomikoari laguntza eskaera bikoitza egiten dio:

  • Alde batetik, gipuzkoarrak bertako enpresei, saltokiei eta ostalariei sostegua adierazteko, tokiko kontsumoa sustatu behar dugu.
  • Bestalde, administrazio ezberdinek abian jarritako laguntza neurriak eta planak mantentzera eta ahal den neurrian sakontzera bultzatzen ditugu. Ezinbestekoa da jarduera ekonomikoa eta enplegua zaintzea. Egoera bereziki kezkagarria da ia erabateko fakturazio jaitsiera izan duten sektoreetan eta jarduera aldi baterako itxi behar izan duten kasuetan.

Gipuzkoak krisi larri hau gaindituko du baina hori lortzeko ezinbesteakoa da laguntzen jarraitzea eta jarduera ekonomikoari eta enpleguari ahal den neurrian eustea.

 

Informazio gehiago:

Iñaki Ucin

Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

943 000 310 / 688 884 347

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com