• Hasiera
  • Prentsa
  • Albisteak
  • Gipuzkoako Bazkundeak eta Mondragon Unibertsitateak MBA EXECUTIVEaren X.edizioa ixten dute

Albisteak

Gipuzkoako Bazkundeak eta Mondragon Unibertsitateak MBA EXECUTIVEaren X.edizioa ixten dute

  • Pedro Esnaola, Gipuzkoako Bazkundeko Presidentea eta Vicente Atxa, Mondragon Unibertsitateko Errektorea izango dira ekitaldiaren buru. Titulu banaketa gaur arratsaldean egingo da Gipuzkoako Bazkundean.
  • Hamar urte hauetan zehar, 200 pertsona baino gehiago igaro dira MBA honen ikasgeletatik.
  • Executive MBA 520 orduz osatu da, urte bete iraun du eta eskolak Gipuzkoako Bazkundean eman dira.

 

Donostia - 2020ko irailak 24 - Gipuzkoako Bazkundeak eta Mondragon Unibertsitateak MBA Executivearen X. ekitaldi amaiera burutuko dute gaur, Gipuzkoako Bazkundean. Masterra 2009an jarri zuten martxan aipatutako bi entitate hauek. Pedro Esnaola, Gipuzkoako Bazkundeko Presidentea eta Vicente Atxa, Mondragon Unibertsitateko Errektorea arduratuko dira Tituluak banatzeaz. Kurtsoa gainditu duten hogei ikaslek jasoko dute titulua.

 

Masterra lortu duten ikasleak 30 eta 53 urte bitartekoak dira. Industria mailako enpresetan eta zerbitzu enpresetan aritzen dira batibat eta ardura handiko postutan burutzen dute euren lana. Guztiek esperientzi profesional zabala dute eta prestakuntza akademiko diferentea jaso dute Industria mailako Ingenieritzan, Informatikan, Kimika, Fisika, Arkitektura, Zuzenbidea, Herri lanetako zuzendaritza eta Enpresa kudeaketan eta zuzendaritzan besteak beste.

Masterran parte hartu duten ikasleek, Finantza, Estrategia, Marketinga, Eragiketak, Berrikuntza, Pertsonak... hau da, enpresaren alor funtzionalak ikasteko eskolak jaso dituzte, eta era berean eurak enpresak zuzentzeko dituzten abileziak landu dituzte. Une oro diziplina anitzeko irakasleak izan dituzte alboan, unibertsitateko, aholkularitzako eta enpresetako esperientziak eta ikuspuntuak konbinatuz.

 

Helburuak

MBA Executive programa bilakaera pertsonalera bideratuta dago, erabakiak hartzeko orduan behar diren gaitasunak eta jarrerak sustatzea bilatzen du, baita lan taldea sustatzea ere eta proiektuen eta pertsonen lidergotza lortzea aldaketa eta berrikuntza sustatuz. Horrez gain, programa honek enpresen ikuspegi osoa erakusten du eta arlo eraginkorrenak nola funtzionatzen duten azaltzen du. MBA Executiveren beste helburuetako bat erakundearen funtzio ezberdinak kudeatzeko aukera ematen duten kontzeptuak indartzea eta eguneratzea da, kultura eta nazioarteko testuinguru anitzak kontutan hartuz.

 

Balorazio baikorra

Gipuzkoako Bazkundeak eta Mondragon Unibertsitateak elkarrekin antolatzen duten hamargarren master honen balorazioa, eta lurraldearen enpresa-sareari egiten zaion ekarpena oso baikorra izan da. MBA honen ikasgeletan 200 profesional baino gehiago trebatuak izanik hamar urte hauetan zehar, elkarrekin lan egiten jarraitzea da bi entitate hauen helburua, enpresa-sarea indartzeko bertako lanean diharduten profesionalen heziketarekin. Gaur egun, hamaikagarren edizioa garatzen ari da, konfinamenduaren une latzenetan ezik, presentzial moduan garatu da gehiengoan, une bakoitzean zeuden osasun-babes neurri guztiak hartuaz.

Horrez gain, Gipuzkoako Bazkundeak eta Mondragon Unibertsitateak elkarrekin lan egiteko akordioa berritu dute eta urritik aurrera MBA EXECUTIVEaren hamabigarren edizioa jarriko dute martxan, enpresetako zuzendarien eta profesionalen artean oso ezaguna den graduondoa. Datorren urriaren 16ean, XII. edizioaren hasiera izango da, dagoeneko hogei ikasleko taldea osatu da, eta oraindik ere enpresa kudeaketa eta zuzendaritza eremuetan bere karrera profesionalari bultzakada bat eman nahi dionari, irekita dagoena.

 

Informazio gehiago nahi izanez gero:

943 000 314 / 685750111

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com