Albisteak

Gipuzkoako Ganberak sari bat jaso du Toulouseko SIANE Industria Ferian

Donostia  - 2024ko urriaren 18a - Gipuzkoako Ganberak ‘Coup de coeur’ saria jaso du aste honetan Toulousen ospatutako SIANE 2024 Ferian. Ekitaldi hau Frantzia hegoaldeko topaketa industrial garrantzitsuentzat jotzen da, eta duela 19 urte Eskualde arteko Industria Feria honetan aktiboki parte hartu duen erakunde gipuzkoarraren fideltasuna saritu du.

Mugikortasun adimendun eta jasangarriarekin lotutako enpresak bildu egin dira beren esperientziak partekatzeko eta ideia berriak sortzeko

Donostia, urriak 10 Lurraldeko enpresa ekosistemako 50 bat eragile bildu dira gaur goizean Gipuzkoako Ganberan, mugikortasun adimendun eta jasagarriaren inguruan esperientziak partekatzeko eta ideia berriak sortzeko. Topaketa Gipuzkoako Ganbera eta BIC Gipuzkoaren INGIMOB programaren barruan egin da, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin, ‘World Café’ formatupean. Honen bitartez, parte-hartzaileek beren ekarpenak egin ahal izan dituzte barne-ekintzailetza eta dibertsifikazioa bultzatuko dituzten ekintza eta aukera berriak garatzeko.

Mondragon Unibertsitateak eta Gipuzkoako Bazkundeak MBA Executive masterraren 15. urteurrena ospatu dute

  • Bi erakundeek ekitaldi bat antolatu dute Donostian, eta ikasle ohiak izan dira bertan
  • 15 urte hauetan, master honek 300 profesional inguru prestatu ditu, enpresa-ingurunearen erronka berriei erantzuten dieten gaitasunak eta trebetasunak eskuratu dituztenak
  • Azken 15 urteetan titulua lortu duten parte-hartzaileen % 90 ETEetako, kooperatibetako, familia-enpresetako eta enpresa handietako profesionalak dira, batez ere Gipuzkoakoak
Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com