- Mubilazioa da jabeak negozio transferentziarako urratsa egitera bultzatzen duen inguruabar nagusia, baina ez bakarra.
- Txikizkako, ostalaritza eta turismo enpresentzako, ad hoc diseinatutako programa zehatz bat dago: Berriz Enpresa deiturikoa, Eusko Jaurlaritzak lagunduta.
- Industria eta enpresa zerbitzuen enpresek Jarraipena programa dute.
- Merkaturatzeko jardueren plan lehiakorra, sortuko diren aukera berriak identifikatzeko.
- Azoka presentzialetan parte hartzea bigarren seihilekorako utziko da, 8 azokatan parte hartuko da. Guztira 11 azoka ezberdinetan aurkeztuko da gipuzkoar eskaintza.
- Jarduera programa honen bidez, Gipuzkoako Bazkundeak industria berraktibazioa bultzatu eta Gipuzkoako ekonomia berreskuratzeko elementu aktiboa izan nahi du
- Enpresek zuhurtziaz eta kezkaz ikusten dute 2021a, baina hobetzeko aukerak ere ikusten dituzte.
- Enpresek ahalegin handia egin dute enpleguari eusteko, eta 2021era berretsi dute erabaki hori.
- Europak eta Espainiak beste eskualde batzuek baino denbora gehiago beharko dute suspertzeko. Nazioarteko merkatuak funtsezkoak izango dira jarduera eta fakturazioa berreskuratzeko.
- Gipuzkoako Bazkundeak ahalegin handiagoa egitera animatzen ditu enpresak, nazioartean presentzia handiagoa izan dezaten, eta laguntza ematen jarraituko du jarduera garrantzitsu horretan.
- 2021 urteko lehen seihilekoan 160 ikastaro eskaintzen dira, prestakuntzaren % 20 baino gehiago online formatuan.
- 2021eko prestakuntza eskaintza ezin hobeto egokitzen da errealitate berrira eta askotariko mintegiak, tailerrak, ikastaroak eta graduondoko programak biltzen ditu online zein aurrez aurre.
- Online prestakuntza eskaintza zabala garatzea posible izan da Arabako, Kantabriako, Granada, Huescako, Nafarroako, Oviedo, Teruel eta Zaragozako Ganberekin egindako aliantzari esker.
- Prestakuntza eskaintza langile aktiboez gain zuzenduta dago ERTE egoeran edo langabezian dauden pertsonei.
- Gipuzkoako Ganberak eta UR Globalek lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute Gipuzkoako enpresen nazioarteko hedapena errazteko
- Mexiko, Brasil, Txile, Peru eta Kolonbia dira akordio honetan aurreikusitako lehentasunezko herrialdeak
- Gipuzkoako 1.107 enpresek esportatzen dute herrialde horietara, baina horien % 64k ez du presentzia finkorik herrialde horietan