• Hasiera
  • Prentsa
  • Albisteak
  • 5.000 pertsona baina gehiagok parte hartuko dute 2024ko Gipuzkoako Bazkundearen prestakuntza-programetan

Albisteak

5.000 pertsona baina gehiagok parte hartuko dute 2024ko Gipuzkoako Bazkundearen prestakuntza-programetan

5.000 ikasle 2024an, gehienak Gipuzkoako enpresetako profesionalak.

Urteko lehen seihileko honetan 200 ikastaro baino gehiago eskaintzen dira aurrez aurre eta online.

Digitalizazioko prestakuntza-eskaintza indartzen da, bereziki marketin digitalean eta jasangarritasunean, berdintasunari, enpresa osasungarriari eta erosketei aplikatutako iraunkortasunari buruzko prestakuntza eskainiz.

30 urtetik beherako gazteen garapen profesionalak eta 45 urtetik gorakoen enplegagarritasunak atal espezifiko bat dute prestakuntza-eskaintzan.

Donostia – 2024ko urtarrilaren 15 

Gipuzkoako Bazkundeak 2024ko lehen seihilekorako prestakuntza-ekintzen proposamen berriarekin ekin dio urteari. Eskaintza hau batez ere Gipuzkoako enpresetako profesionalak trebatzera bideratuta dago, nahiz eta 30 urtetik beherako gazteentzat eta 45 urtetik gorakoentzat proposamenak jasotzen dituen. Eskaintza espezifiko horien helburua da gazteenei lan-merkatuan lehen aldiz sartzen laguntzea eta 45 urtetik gorakoen enplegagarritasuna erraztea.

Eskaintzak 200 ikasgai eta programa baino gehiago ditu, hau da, Gipuzkoako prestakuntza-eskaintza zabalena, Gipuzkoako enpresen lehiakortasuna bultzatzeko eta enpresa horietan lan egiten duten profesionalen kolektiboa gaitzeko.

Bazkundearen prestakuntza-programetan 5.000 pertsonak baino gehiagok parte hartzea espero da, eta horietatik 2.800 profesional inguruk Gipuzkoako Bazkundeak ehun bat enpresarentzat neurrira prestatzen dituen prestakuntza-programen barruan parte hartuko dute. Gainerakoak prestakuntza-katalogoan eskainitako ikastaroetan izena eman duten ikasleen eta 30 urtetik beherako gazteen artean banatzen dira. Horiei, prestakuntza-eskaintzaz gain, lan-orientazioa, laneratzeko aholkularitza pertsonalizatua eta nazioarteko enpresetan praktikak egiteko aukera eskaintzen zaie, atzerrian lanbide-esperientzia hartuz.

Lehen seihileko programa hau enpresaren kudeaketa-arloetan dauden trebakuntza-beharrei erantzuteko diseinatuta dago. Urtez urte, digitalizazioak, iraunkortasunak eta berdintasunak gero eta protagonismo handiagoa hartzen dute, bai eta "enpresa osasungarriaren" kontzeptuak ere, pertsonen kudeaketaren esparruan.

Jakintza-arloen arabera, honako arlo hauek lantzen dira: administrazio-kontseiluak, giza baliabideak, familia-enpresa, zuzendaritza-trebetasunak, enpresa osasungarria, berdintasun-plana, erdi-mailako agintariak, estrategia, berrikuntza eta etengabeko hobekuntza, nazioarteko merkataritza, merkataritza eta marketina, erosketak eta logistika, zergak eta lana, ekonomiko-finantzak, IKT tresnak, sare sozialak eta digitalizazioa eta hizkuntzak. Eskaintza zabal horren bidez, lan-inguruneetan eraginkortasunez jarduteko beharrezkoak diren trebetasunak, ezagutzak eta gaitasunak eman nahi zaizkie langileei.

Horri gehitu behar zaizkio online prestakuntza espezifikoa, masterrak eta graduondokoak, eta 30 urtetik beherako gazteei (GazteCamara), 45 urtetik gorako langabeei eta ekintzaileei zuzendutako ikastaroak eta tailerrak.

 

Marketin digitalak eta jasangarritasunak berrikuntzak dituzte 

2024an, prestakuntza-eskaintzan digitalizazioarekin eta, bereziki, marketin digitalarekin lotutako ikastaro gehiago izango ditu. Digitalizazioaren esparruan trebetasun aurreratuagoak eskuratzeak joera bat markatzen du Gipuzkoako langile profesionalen eskarian, informatikariena bakarrik izateari utzi baitio.  Gainera, jasangarritasunak presentzia handiagoa izango du, eta beste ikastaro bat egingo dugu, oro har, zuzendariei zuzendua; izan ere, iraunkortasun-baldintzak betetzeak zer eragin izango duen jakin nahi dutenek beren erakundeak inplikatuko dituzte. 

Nabarmentzekoa da birorientazio profesionala egin nahi duten pertsonen birkualifikaziora eta garapen profesionalera bideratutako prestakuntza-eskaintza. Lanbide-profil berrietara egokitu ahal izateko behar diren gaitasunak eskuratu beharko dituzte.

 

45 urtetik gorako eta 30 urtetik beherako kolektibo espezifikoentzako eskaintza 

Eskaintza horretaz gain, Bazkundeak pertsonen prestakuntzaren eta trebakuntzaren arloan egiten duen jarduerak bi kolektiborentzako hurbilketa espezifiko bat aurreikusten du: 30 urtetik beherako gazteentzat eta 45 urtetik gorakoentzat.

Gazteentzako 26 ikastaro eskainiko dira, espezialitate batzuk barne: kontabilitatea, marketin digitala enpresan, gaitasun digitalak, kalitatea, ingurumena, garapen jasangarria, enplegagarritasunerako trebetasunak... Gainera, gazte horientzat diseinatutako ekintzailetza-programa bat dago.

45 urtetik gorakoentzat, 11 ikastaro presentzial eskaintzen ditugu, kolektibo horren enplegagarritasuna hobetzera bideratuta: trebetasun komertzialak, kontabilitatea eta balantzeen analisia, fiskalitatea, merkataritza, gaitasun digitalak...

Gipuzkoako Bazkundeak ekintzailetzarako gune bat ere garatu du, tailerrak, enpresa berri bat sortzeko eta kudeatzeko prestakuntza eta ekintzaileari laguntzeko beste zerbitzu batzuk dituena, hala nola bideragarritasun-planak eta enpresak eratzeko eta finkatzeko planak.

Sarean lanean 

Profesional sare zabala izateaz gain, Gipuzkoako Bazkundeak lankidetza harremanak ezarri ditu Gipuzkoa barruko eta kanpoko erakundeekin. Horrela, Mondragon Unibertsitatearekin lankidetzan, Enpresen Zuzendaritzako Masterra antolatzen dugu. Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatuta, talentua kudeatzeko goi-mailako programa bat eta Gipuzkoako familia-enpresaren jarraipenerako prestakuntza-plan bat eskainiko dira. Bestalde, 30 urtetik beherako gazteentzako programek Europako Gizarte Funtsaren finantzaketa dute, Gazte Bermeko programen esparruan, eta Espainiako Ganberaren eta Incyderen lankidetzarekin.

 

Erantsia: Gipuzkoako Ganberaren Prestakuntza Katalogoa, 2024ko urtarrila- ekaina 

     

Informazio gehiago:

Jone Lacunza

Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

943 000 310 / 688 884 347

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com