Bi gau landetxe batean Bareakekin

Bareakeko merkatariek, urtero bezala, urrian bidaia bat zozketatzen dugu. Aurten, Euskadiko turismo-sektoreari laguntzea erabaki dugu, ez baita bere unerik onena pasatzen ari. Hori dela eta, aurten bidaia ez da Europako hiriburu batera, Euskadiko landetxe batera baizik.

Zozketan parte hartzeko bezeroek, Bareakeko dendetan erosketak egin behar dituzte urriaren 5etik 31ra bitartean. Erosketa bakoitzagatik dendaren izena duen eranskin bat banatuko zaie, eta behin 6 eranskin desberdin lortuta zozketarako kartilan itsatsi behar dute. Kartila datuekin bete behar da eta parte hartzen duten edozein dendatan utzi azaroaren 2a baino lehen.

Zozketa azaroaren 5ean izango da eta irabazleari telefonoz deituko zaio.

bareak

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com