• Inicio
  • Pag Infodenda
  • Irungo Udaletxeak Merkataritza eta Ostalaritzarako bonoen bigarren kanpainia atera du

Irungo Udaletxeak Merkataritza eta Ostalaritzarako bonoen bigarren kanpainia atera du

Udako kanpainiaren arrakasta ikusita, Irungo Udaletxeak 10€ko beste 15.000 bono atera du bertako merkataritza eta ostalaritzan gastatzeko. Bonoak, 2020ko Urriaren 29a eta Abenduaren 4a bitartean erabiltzeko aukera egongo da.

Aurrekoan bezala, ez da bono fisikorik egongo, prozesua elektronikoa izango baita. Hau da, kontsumitzaileek ez dute inon bono fisikorik erosi beharko, aldiz, Irunen erroldatuta dauden 16 urtetik gorako pertsona orori automatikoki 10 bono lotzen zaizkio bere nortasun agiriaren zenbakira.

BONO FISIKORIK EZ BADAGO, NOLA ERABILIKO DIRA?

Atxikitutako establezimenduek, bonoak web orri baten bidez balioztatuko dituzte. Modu honetan, kontsumitzailearen NAN/AIZ zenbakia eta jaiotze-data sartzerakoan, web orriak berak balioztatuko du kontsumitzaileak bonoak erabiltzeko baldintzak betetzen dituen ala ez, zenbat gastatu dituen dagoeneko baita zenbat geratzen zaizkion ere.

Behin gastatu nahi den bonoa web orriaren bitartez balioztatu denean, kontsumitzaileak ziurtagiri bat sinatu beharko du, kopia bat beretzako gordez, bestea establezimenduak gorde beharko duelarik.

ZENBAT BONO IZANGO DITU ESTABLEZIMENDU BAKOITZAK?

Atxikitutako esteblezimendu kopurua zehatza izatean, hau da, Urriaren 27an, 15.000 bonoak establezimendu guztien artean banatu dira denek kopuru bera izan dezaten, 89 bono hain zuzen ere. Behin establezimenduek finkatutako bono kopurua gastatzen dutenean, web orriak berak ez die bono gehiago balioztatzeko aukerarik emango.

BONOAK GASTATZEKO BALDINTZAK

Establezimendu bakoitzean, gehienez bi bono trukatu ditzazke pertsona bakoitzak eta horretarako, gutxieneko 30€ko erosketa egin beharko du merkataritza establezimenduetan, eta gutxieneko 20€ko gastua ostalaritzako establezimenduetan. Bi kasuetan, udaletxeak 10€ ordainduko dizkio establezimenduari eta bezeroak, gainontzeko dirua baino ez du ordaindu beharko.

Prozesua telematikoki erregistratuta geratuko denez, ordainketak periodikoki egingo zaizkie establezimenduei
Udako kanpainian, 150 establezimendu baino gehiagok hartu zuten parte baita 5.750 hiritar baino gehiagok ere, eta oraingo honetan, 168 establezimendu daude atxikitituta.

Informazio gehiago: Hemen

Logo Bonos Comercio y hostelería Irun

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com