Todas las actividades de formación
Jendeaurrean komunikatzeko trebakuntza (euskaraz)
|
Datak: Urriak 28 eta azaroak 4 Ordutegia: 09:00 - 14:00 Iraupena: 10 ordu Lekua: Cámara de Gipuzkoa - Gipuzkoako Bazkundea. Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián |
Sarrera
Gaur egungo lan-ingurunean, ideiak argi eta konfiantzaz transmititzeko gaitasuna funtsezko trebetasun bihurtu da. Jendaurrean hitz egiteak ez du soilik informazioa ematea eskatzen; entzuleekin konektatzea, mezua egokitzea eta eragina sortzea ere badakar.
Ikastaro honetan, mezua modu argi eta eraginkorrean helarazteko tresnak landuko dira, jendaurrean hitz egiterakoan segurtasuna eta konfiantza indartuz. Era berean, egoera eta publiko desberdinetara egokitutako komunikazio-estrategiak praktikatzeko aukera izango da, komunikazio eraginkorragoa eta sinesgarriagoa lortzeko.
Helburuak
Ikastaro honen helburua komunikazio gaitasunak hobetzea da:
- Mezua era argi eta eraginkorrean helaraztea.
- Jendaurrean hitz egiterakoan segurtasuna eta konfiantza handitzea.
- Egoera ezberdinetarako komunikazio-estrategiak lantzea.
Egitaraua
- Komunikazio onaren garrantzia.
- Mezuen egituraketa, argitasuna eta eraginkortasuna.
- Ahozko komunikazioa.
- Gorputz-adierazpena.
- Segurtasuna eta konfiantza.
- Estresa eta urduritasuna kudeatzeko teknikak.
Metodologia
Ikastaroa oso praktikoa izango da, askotariko ariketen bitartez, ondoren aztertu eta ondorioak ateratzeko.
Irakasleak
Xabier Urtzelai
Informazio Zientzietan lizentziatua (EHU), 2001etik Goiena Komunikazio Taldean ari da lanean. Telebistan eta prentsan aritu da nagusiki, aurkezle, erreportari eta moderatzaile gisa, bai platoan bai jendaurreko ekitaldietan. Mondragon Unibertsitatean irakasle izan da, eta ahozko komunikazioan eta jendaurrean hitz egitean trebatu da, Manu Marañonen eskutik.
Goiatz Arana
Informazio Zientzietan lizentziatua (Nafarroako Unibertsitatea), 2002tik Goiena Komunikazio Taldean dihardu lanean. Telebistan egin du ibilbidearen zatirik handiena, aurkezle eta elkarrizketatzaile gisa, zuzeneko saioetan eta askotariko ekitaldietan. Jendaurrean hitz egitean eta ahozko komunikazioan trebatu da, Manu Marañon, Donostiako Udala eta UEUren eskutik.
Beste datu batzuk
- Egunak, ordutegia, iraupena eta lekua
- Urriak 28 eta azaroak 4. 9.00etatik 14.00etara. 10 ordu.
Cámara de Gipuzkoa. Avda. de Tolosa, 75. 20018 Donostia.
- Urriak 28 eta azaroak 4. 9.00etatik 14.00etara. 10 ordu.
- Prezioa
- 590 euro.
%10eko deskontua hirugarren eta hurrengo izen-emateentzat.
Izen ematea bertan behera uzten ez bada edo prestakuntza hasi baino 48 ordu lehenago egiten bada, zenbatekoaren% 100 ordaindu beharko da, ezinbesteko kasuetan izan ezik.FUNDAE
Izen-emateak Gizarte Segurantzen kuotetan partzialki bonifikatu ahal izango dira, Gipuzkoako Bazkundeko enkomendiaren kudeaketa bitartez.
- 590 euro.
Informazioa
943 000284
Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
