Txanda txantxiku dendarixen alkartiak antolatuta, Irailaren 11 eta 12an ospatu zen aurtengo udaberri-udako Azken Txanpa Azoka.
Saltokiak ostiraletik atera ziren kalera eta larunbatean ere, goizeko 10.00etatik 13.00etara azokaz gozatzeko aukera izan zuten. Bi egun hauetan saltokiak kalera atera ziren udaberri-udako produktuak prezio oso murriztuetan saltoki aurrean eskainiz (Kale-barria, Atzeko-kale, Kale-Zaharra...) edo udalerriko alde zaharrean beste saltokien ondoan.
Gerturatu ziren orok deskontu eta eskaintza paregabeez gozatzeko aukera izan zuten emakume, gizon eta haur modan, lentzerian, mertzerian, osagarrietan, oinetakoetan,…

Txanda txantxiku dendarixen alkartiak antolatuta, Irailaren 11 eta 12an egingo da aurtengo udaberri-udako Azken Txanpa Azoka.
Saltokiak ostiraletik aterako dira kalera eta larunbatean ere, goizeko 10.00tatik 13.00tara azokaz gozatzeko aukera izango da. Bi egun hauetan saltokiak kalera aterako dira udaberri-udako produktuak prezio oso murriztuetan saltoki aurrean eskainiz (Kale-barria, Atzeko-kale, Kale-Zaharra...) edo udalerriko alde zaharrean beste saltokien ondoan.
Gerturatzen den orok deskontu eta eskaintza paregabeez gozatzeko aukera izango du emakume, gizon eta haur modan, lentzerian, mertzerian, osagarrietan, oinetakoetan,…
TXARRAK UXATZEN ETA BERTAKOA INDARTZEN!!
Bueltan izan zen Arrasateko saltokiek ospatzen duten udaberri-udako stock azoka.
Irailaren 4 eta 5ean Ibai-Artek MERKEMERKAUA ospatu zuen, 2020ko udaberri-udako stock azoka. Ostiralean arratsaldez, 16:30etatik iluntzeko 20:00etara ospatu zen, eta larunbatean berriz, egun osoz, goizeko 10:00etatik arratsaldeko 20:00ak bitartean, etenik gabe.
Oraingo honetan ere, saltoki parte hartzaileak beraien establezimendu aurrera edo komertzio guneetara irten ziren udaberri-uda denboraldiko produktuak prezio ezin hobean eskainiz: moda, lentzeria, osagarriak, oinetakoak, hizkuntza akademia, etab. Parte hartu zuten saltokiak eta beraien kokalekuak hauek izan ziren:
|
SALTOKIA
|
KOKALEKUA
|
|
BC
|
Maalako Errabala
|
|
Bea Lentzeria
|
Iturriotz Kalea
|
|
Beinke
|
Arbolapeta
|
|
Elkoro Bisuteria
|
Olarte kalea
|
|
Errekamendi
|
Arbolapeta
|
|
Garraxi
|
Zarugalde kalea
|
|
Gili-Gili
|
Iturriotz Kalea
|
|
Intersport Loramendi
|
Maiatzaren 1a plaza
|
|
Intersport Loramendi
|
Garibai Etorbidea
|
|
Itxaso
|
Olarte kalea
|
|
Josle
|
Otalora Lizentziaduna Etorbidea
|
|
Kapikua
|
Doctor Bañez
|
|
Kids & Us
|
Biteri Plaza
|
|
Kili-kolo
|
Ferrerias Kalea
|
|
Lasagabaster
|
Zerkaosteta Kalea
|
|
Luko
|
Olarte kalea
|
|
Mabel
|
Olarte kalea
|
|
Maitia
|
Erdiko Kale
|
|
Markiegi
|
Olarte kalea
|
|
Ouka
|
Erdiko kale
|
|
Promise
|
Biteri Etorbidea
|
|
Sikol
|
Olarte kalea
|
|
Troko
|
Erdiko Kale
|
|
Txuri-Beltz
|
Iturriotz Kalea
|
|
Ume
|
Garibai Etorbidea
|
|
Zubia oinetakoak
|
Biteri Etorbidea
|
Gerturatu ziren orok azokaz gozatu ahal izan zuten, eta baita antolatu zen egitarauaz ere:
Irailak 4:
Arrasateko Trikitixa Eskolakoak ibili ziren Arrasateko kaleak alaitu eta girotuz.
Irailak 5:
13.00: Foté-Faré. Mugimenduan dagoen ikuskizun bat, kolore eta musika desfile bat, non Afrikako erritmo eta dantza indartsuak, latindar kadentzia limurtzaileak, ekialdeko soinuak eta egungo beats doinuak (drum & bass) bildu ziren.
18.30: TRIBUK. Publikoarekin elkarreragiten duen, jantzi eta makillaje desberdinekin atondutako perkusio taldea.
Ekimen hau Ibai-Artek antolatu zuen Arrasateko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntzarekin.
