Dagoeneko aurreratu dugun bezala, erosketak Arrasaten burutzen dituzten bezeroen artean urteroko Gabonetako 50 otzara zozketatuko ditugu. Zozketan parte hartzeko, aukera desberdinak daude: erosketak Arrasate Txartelarekin ordaindu, ibaiarte.eus webgunean zure helbide elektronikoa utzi, erosketa-txartel baten argazkia bidali WhatsApp 688734149 zenbakira edo gure Instagram edo Facebookeko kontuetan partekatu gure otzaren argitalpena. Norberak erabaki dezake modu batean edo denetan parte hartu Otarre hauen banaketa abenduaren 19an egingo dugu, arratsaldeko 19.15etatik aurrera, Biteri Plazan kokatuko den karpan.
Gainera, Biteri plazan Udalak jarriko duen karparen barruan eta Amaia Antzokian, hainbat jarduera egingo ditugu adin guztietako jendearentzat. Hau da Ibai-Artetik prestatu dugun programazioa:
|
EGUNA
|
EKIMENA
|
KOKAPENA
|
ORDUA
|
|
19
|
Panoli Kabareta ikuskizuna (Ganso&Cia)
|
Biteri Plazako karpa
|
18.00
|
|
19
|
Otzara eta euskaraldiko sari banaketa
|
Biteri Plazako karpa
|
19.15
|
|
26
|
Big-Band (musika ikuskizuna)
|
Amaia Antzokia
|
19.00
|
|
28
|
Haurrentzako tailerrak eta jolasak (Txatxilipurdi)
|
Biteri Plazako karpa
|
12.00
|
|
28
|
Sarrabete (musika ikuskizuna)
|
Biteri Plazako karpa
|
18.00
|
|
29
|
Bizi-Bizi zirkua (Kiki,koko eta Moko pailazoak)
|
Biteri Plazako karpa
|
12.00
|
|
29
|
Musika eta jolasak ingeleses (Kids&Us)
|
Biteri Plazako karpa
|
18.00
|
|
30
|
Aztikeriak (Tor ta Txoborro magoak)
|
Biteri Plazako karpa
|
12.00
|
|
30
|
Los Killos (musika ikuskizuna)
|
Biteri Plazako karpa
|
18.00
|
Emanaldietarako edo ekimenetarako sarrerak doan eskuratu ahal izango dira zuzaraguretxertoa.eus webgunean, sartu eta eskuratu zureak!
Eta laster gainera, erosketen unean Erregeetako loteria-txartelak oparitzen hasiko gara bezeroen artean. Aurtengo zenbakia 44818 da.
Gogoratu baita ere, erosketa unean Arrasate txartela erabiliz gero, fidelizazio sistema atxikituta dauden saltokietan hurrengo erosketarako deskontuak izango dituzula.
Ekimen hau Ibai-Artek antolatu du Arrasateko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntzarekin.
*Establezimendu bat baduzu eta Ibai-Arteko edozein ekimenetan parte hartu nahi baduzu deitu 943793090/688734149 zenbakira.

Txankakua elkarteak Gabonetako kanpaina jarri du abian, eta, berriro ere, hurbiltasuna, konfiantza, adiskidetasuna... erakutsi nahi ditugu, saltoki txikien garrantzia ahaztu gabe eta dendak bizia ematen duela azpimarratuz.
Bideo bat argitaratu da, kaleak apainduko dira, bezeroek zozketa batean parte hartzeko aukera izango dute eta opari txiki bat emango zaie.
Urte hau urte zaila izan da guztiontzat, eta oraindik asko dugu gainditzeko. Merkatariek parte hartzen duten bideo bat argitaratu dugu, gertutasuna, konfiantza eta adiskidetasuna islatzeko. Esan nahi dugu benetan garrantzitsuak sentitzea eragin duzuela eta bi hitz esateko beharra sentitu dugula. ESKERRIK ASKO, gure dendetan izan diren guztiei esker, eskerrik asko egunero egoteagatik, eta zuekin izaten jarraitzea espero dugu.
Inoiz baino gehiago dakigu elkar behar dugula orain. Bideoaren lotura https://www.youtube.com/watch?v=LYP6LXhkrfQ&t=1s
Kaleak moketa gorri batekin eta Gabonetako zuhaitz batekin apainduko dira, Gabonetako espiritua islatzeko.
Egun horietan, saltokietan erosten duten bezeroek 1.800 €‐ko zozketa batean parte hartuko dute erosketa‐baleetan, 10 saritan banatuta. (500 euroko 2 sari eta 100 euroko 8 sari). Egun horietan ere opari txiki batzuk banatuko dira.
Udalerriko denda, ostalaritza eta zerbitzuak bilduko dituen plataforma martxan jartzeko lanean ari gara, datorren urtean zehar hura indartzeko aurreikuspenarekin.
Azken finean, gure mezua hau da: Elgoibarren Bizi – Erosi – Herriak Irabazi.
Babesleak: Elgoibarko Udala eta Eusko Jaurlaritza, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila.
