• Home
  • Pag Infodenda
  • Ibai-Arteko saltokietan erosiz irabazi gure zirkoko azken emanaldirako sarrerak!!

Ibai-Arteko saltokietan erosiz irabazi gure zirkoko azken emanaldirako sarrerak!!

Ibai-Artek, Gure Zirkoak Arrasaten emango duen azken emanaldirako 150 sarrera baino gehiago zozketatuko ditu. Nola parte hartu? Oso erraza da, jarraitu pausu hauek:

1- Egin erosketa Ibai-Arteko denda batean.

2- Atera argazki bat erosketa-tiketari eta bidali WhatsApp bidez 688 73 41 49 zenbakira informazio honekin batera:

  • Izen-abizenak
  • Zenbat sarrera behar dituzun ( gehienez 5 pertsonako)

3- Bidaltzen duzun tiket gehigarri bakoitzeko, zozketan zenbaki bat gehiagorekin parte hartuko duzu.

Urriaren 20 arte jasotzen ditugun parte hartzaile guztien artean burutuko da sarreren zozketa.

Elkarteko zozketaz gain adi ibili, saltoki batzuek Gure Zirkorako zozketa propioa egingo dute eta.

Ez galdu aukera, parte hartu eta zatoz Ibai-Arterekin Gure Zirkoak Arrasaten eskainiko duen azken saiora! Bizi, erosi eta maite Arrasate!! NIK ARRASATEN!!!

Ekimen hau Ibai-Artek antolatu du Arrasateko Udalaren laguntzarekin.

*Ibai-Arteko bazkide izan ez arren, Ibai-Arteko edozein ekimenetan parte hartu nahi baduzu deitu 688734149 zenbakira.

gure zirkoa kartela

 

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com