TXARRAK UXATZEN ETA BERTAKOA INDARTZEN!!
Bueltan izan zen Arrasateko saltokiek ospatzen duten udaberri-udako stock azoka.
Irailaren 4 eta 5ean Ibai-Artek MERKEMERKAUA ospatu zuen, 2020ko udaberri-udako stock azoka. Ostiralean arratsaldez, 16:30etatik iluntzeko 20:00etara ospatu zen, eta larunbatean berriz, egun osoz, goizeko 10:00etatik arratsaldeko 20:00ak bitartean, etenik gabe.
Oraingo honetan ere, saltoki parte hartzaileak beraien establezimendu aurrera edo komertzio guneetara irten ziren udaberri-uda denboraldiko produktuak prezio ezin hobean eskainiz: moda, lentzeria, osagarriak, oinetakoak, hizkuntza akademia, etab. Parte hartu zuten saltokiak eta beraien kokalekuak hauek izan ziren:
SALTOKIA
|
KOKALEKUA
|
BC
|
Maalako Errabala
|
Bea Lentzeria
|
Iturriotz Kalea
|
Beinke
|
Arbolapeta
|
Elkoro Bisuteria
|
Olarte kalea
|
Errekamendi
|
Arbolapeta
|
Garraxi
|
Zarugalde kalea
|
Gili-Gili
|
Iturriotz Kalea
|
Intersport Loramendi
|
Maiatzaren 1a plaza
|
Intersport Loramendi
|
Garibai Etorbidea
|
Itxaso
|
Olarte kalea
|
Josle
|
Otalora Lizentziaduna Etorbidea
|
Kapikua
|
Doctor Bañez
|
Kids & Us
|
Biteri Plaza
|
Kili-kolo
|
Ferrerias Kalea
|
Lasagabaster
|
Zerkaosteta Kalea
|
Luko
|
Olarte kalea
|
Mabel
|
Olarte kalea
|
Maitia
|
Erdiko Kale
|
Markiegi
|
Olarte kalea
|
Ouka
|
Erdiko kale
|
Promise
|
Biteri Etorbidea
|
Sikol
|
Olarte kalea
|
Troko
|
Erdiko Kale
|
Txuri-Beltz
|
Iturriotz Kalea
|
Ume
|
Garibai Etorbidea
|
Zubia oinetakoak
|
Biteri Etorbidea
|
Gerturatu ziren orok azokaz gozatu ahal izan zuten, eta baita antolatu zen egitarauaz ere:
Irailak 4:
Arrasateko Trikitixa Eskolakoak ibili ziren Arrasateko kaleak alaitu eta girotuz.
Irailak 5:
13.00: Foté-Faré. Mugimenduan dagoen ikuskizun bat, kolore eta musika desfile bat, non Afrikako erritmo eta dantza indartsuak, latindar kadentzia limurtzaileak, ekialdeko soinuak eta egungo beats doinuak (drum & bass) bildu ziren.
18.30: TRIBUK. Publikoarekin elkarreragiten duen, jantzi eta makillaje desberdinekin atondutako perkusio taldea.
Ekimen hau Ibai-Artek antolatu zuen Arrasateko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntzarekin.
