SAVE THE DATE- MEETIND 2024 · Azpikontratazio Industrialeko Erosle Europarren XV. Topaketa
Data: martxoak 13 Hora: 9:00 - 18:00 Lugar: Gipuzkoako Bazkundea - Tolosa Hiribidea, nº 75 - 20018 Donostia |
Gipuzkoako Bazkundeak, Espainiako gainerako ganberekin lankidetzan, SUBCONTEX zerbitzuaren bitartez, Meetind - Azpikontratazio Industrialeko Erosle Europarren XV. Topaketen hamabostgarren edizioa antolatu du. Ekitaldi hau industria azpikontratistaren hitzordu nagusietako bat bihurtu da urte hauetan, baita eskaintza azpikontratistaren eta nazioarteko eskariaren arteko topagunea ere.
Meetind-ek aukera ematen die azpikontratazio industrialeko enpresei fabrikazio-soluzioak behar dituzten erosleekin elkarrizketak eskatzeko, eta eroslearen onespenaren ondoren bileren agenda egiten da.
Topaketa hauek azpikontratazio industrialeko enpresei zuzenduta daude, eta, zehatzago, fabrikazio-prozesuen bidez piezak eta multzoak fabrikatzen espezializatutako enpresei, hala nola galdaketa, txirbil-harroketa bidezko/gabeko eraldaketa (forja, galdaragintza, mekanizazioa, estanpazioa, laser-ebaketa, hodi-konformazioa, etab.), elektrizitatea eta elektronika, plastikoaren eraldaketa, kautxua, konpositeak eta fabrikazio aditiboa.
Parte hartzen duten enpresa erosleak sektore desberdinetakoak dira: eraikuntza, energia, hainbat ekipamendu-ondasunen fabrikatzaileak (jasotzeko makineria, makina-erreminta, papera, eraikuntza, siderurgia), automobilgintza, trenbideak, nekazaritzako industriak eta aeronautika.
informazio gehiago
Ainara Aldarondo
943 000 294
Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.