Jarduera guztiak

Jardunaldia: Nola babestu gure enpresa nortasun-ordeztetatik?

Data:  Otsailak 21

Ordutegia: 09:00-11:00

Iraupena: 2 ordu

Lekua: Gipuzkoa Bazkundea – Tolosa Etorbidea 75 - 20018 Donostia-San Sebastián ubicacion

Izen-ematea botoia

Internet bidez argitaratzen duguna, bezero, hornitzaile eta administrazioarekin posta elektronikoz egiten ditugun harremanak edo sare sozial eta on line plataformen bitartez kudeatzen dugun informazioa gure enpresaren irudi korporatiboaren zati handi bat da, hortaz, gure enpresaren aktiboaren parte da.

Beraz, gure enpresaren aktiboa arlo horretan arrisku egoeran aurkitzen da aipatu ditugun kanalen bitartez sartu daitezkeen mehatxuengatik. Iruzurra, bere adierazpen ezberdinetan eta nortasun-ordeztea gertutik jarraitu beharreko arriskuak dira. 

Gure enpresak, iruzur eta engainu ezberdinen biktima izan daitezke eta ondorioz, ekonomikoki, estrategikoki edo entitatearen izen onean eragin kaltegarriak sortu ditzake. Sekretupeko informazioaren argitaratzeak, bezeroen datu pertsonalak aireratzeak edo gure sistema informatikoak barrutik jasan ditzaken  erasoak dira ondorio ohikoenak.

Proposatzen dugun jardunaldi honetan arazo ezberdinei helduko diegu, besteen artean, Gipuzkoako enpresetan ematen ari den eragin maila erreala aztertuko dugu, arriskuak ekiditeko neurri tekniko egokienak izendatu eta enpresa ezberdinen gaiarekiko ikuspuntua jasoko dugu.

Egitaraua

09:00 Egoeraren errealitatearen hurbilpen bat, eragin posibleen analisia eta gomendioak
          Ertzaintza. Manu Viota

09:45 Neurri teknikoen erabilera eta arriskuak kudeatzeko jardunbide egokiak
          ZIUR Fundazioa. David Imizcoz- Rubén Javier Pérez

10:30 Mahai-ingurua.  Moderatzailea Ziur Fundazioa, Carlos Abbad. Nola aurre egin enpresetan ingeniaritza sozialaren inguruko erasoei? Nolako eraginak dituzte eraso hauek enpresen prozesuetan?

  • ITS Security, Álvaro Fraile
  • IBERDROLA, Andoni Valverde.
  • KUTXABANK, Fernando Postigo.
  • IKUSI, Iban Aizpurua  

Informazioa: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

 

logos zihur horizontal RGB       Resultado de imagen de ertzaintza

 

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com