Gazteentzak ikastaroak - Garantía juvenil
Ingelesa intentsiboa - maila aurreratua - B2-C1
HELBURUAK
Ingeleseko mintza-praktika ikastaroak euren hitz jarioa hobetu nahi duten gazteentzat.
Ikastaro honek, komunikatzeko eta eguneroko egoeratara moldatzeko ezagutzak eskuratzeko aukera emango dizu, giro lasai batean eta hizkuntza irakasteko esperientzia duten irakasle natiboekin. Halaber, eragin handiko aurkezpenak egiteko aukera emango dizu: gogoz, konfiantzaz eta uste osoz, zure berezko hizkuntzan egingo zenituzkeen bezala.
Horretarako, jarduera praktikoak egingo dira, hala nola, eztabaidak, jolasak, roleplaying-ak, eta abar., uneoro ingelesa komunikazio hizkuntza gisa mantenduz. Gainera, hizkuntzaren beste arlo batzuk ere landuko dira, esaterako, gramatika, ulermena, idatzizko adierazpena, eta espresio eta lexiko berrien ikaskuntza.
Prestakuntzan izena eman ahal izateko, interesdunak mailaketa test bat egin beharko du, prestakuntzarako eskatzen den maila betetzen duela ziurtatzeko.
Nori zuzendua
Ondorengo baldintzak betetzen dituzten gazteei:
• 16 eta 29 urte artean izan.
• Langabezian egon.
• Izen emate unean prestakutnza akademikorik egiten ez egotea.
Beste datu batzuk
Eguna, ordutegia eta lekua
- 65 ordu.
- Gipuzkoako Bazkundea. Tolosa Etorbidea, 75. 20018 Donostia.
- 9:00etatik 14:00etara.
INFORMAZIOA ETA IZEN-EMATEA
943000278
Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.