• Hasiera
  • Global Training - Betebeharrak

Global Training - Betebeharrak

OFICINA DE TRANSFORMACIÓN DIGITAL PARA PYMES 1

Diseño sin título 29

 BETEBEHARRAK

BEHARREZKOA DA HURRENGO ESKAKIZUNAK BETETZEA

 Beka hauek Basque Trade & Investment (Nazioartekotzeko Euskal Agentzia), SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentzia eta Eusko Jaurlaritzaren ekimen bat dira

 Akreditatutako tituluduna izatea.

  • Unibertsitateko edo goi-mailako lanbide-heziketako titulu bat izatea.
  • 30 urtetik beherakoa izatea. 2023ko urtarrilaren 1ean 30 urte beteta ez izatea.
  • Administrazio-auzotasuna Euskadin izatea, eskabideak aurkezteko epea ireki aurreko 12 hilabetetik gorako antzinatasunarekin, edo aurreko 10 urteetan segidako 5 urtetik gorako antzinatasunarekin.
  • Ingeles maila bikaina izatea. B2 maila hartuko da erreferentziatzat unibertsitate-irakaskuntza ofizialetako graduko titulazioen kasuan, eta, aldiz, B1 maila, berriz, goi-mailako lanbide-heziketako titulazioen kasuan.
  • Praktikak egingo diren enpresak edo erakundeak eskatzen duen profilera egokitzea.
  • Unibertsitate-tituludunentzako antzeko prestakuntza helburua duen beste edozein laguntza jaso ez izana, baldin eta, laguntza horren bidez, nazioarteko erakunde edo enpresetan 6 hilabetez edo epe luzeagoz praktikak egin badira atzerrian. Bereziki, beka hauetaz baliatzea ez da bateragarria honako beka hauen onuradun izatearekin: Global Training bekak, ICEX bekak, beste autonomia-erkidego batzuenak, merkataritzaganberenak, EBko Merkataritza Sustatzeko Erakundeenak edo antzeko beste erakunde batzuenak.
  • Beka normaltasunez garatzea eragozten duen gaixotasunik edo muga fisiko edo psikikorik ez izatea; edo beka onartzeko orduan ez izatea eguneroko bizitzako jarduerak mugatzen dituen patologiarik. Ezin izango dira onuradun izan Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan zehazten diren inguruabarretako batean dauden pertsonak
  • Diru-laguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratibo edo penalik ez izatea, ezta horretarako ezgaitzen duen legezko debekurik ere.
  • Indarrean dauden xedapenek ezarritako zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak beteta izatea.
  • Ez duela bete beste eskaera bat Global Training 2023 bekarako hautagai moduan; bestela, hautaketa prozesutik kanpo geratuko da, eskaerak bikoizteagatik.
  • Inola ere ez jarri harremanetan harrera-enpresarekin.
  • Onartzen dituela bekaren baldintzak. Horren arabera, beka emateko unean langabezian egon behar da.
Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com