• Hasiera
  • Jarduera guztiak
  • Inbertsio eta salmenta aukerak Erdialdeko Amerika eta Dominikar Errepublikan (SICA eskualdea)

Jarduera guztiak

Inbertsio eta salmenta aukerak Erdialdeko Amerika eta Dominikar Errepublikan (SICA eskualdea)

Data:  Azaroak 21

Ordutegia: 9:15-12:00

Lekua: Gipuzkoa Bazkundea – Tolosa Etorbidea 75 - 20018 Donostia-San Sebastián ubicacion

Izen-ematea botoia

Gipuzkoako Bazkundeak Merkataritzako Estatu Idazkaritzarekin elkarlanean, Gipuzkoar enpresa eta Guatemala, El Salvador, Honduras, Nikaragua, Costa Rica, Panama, Belize eta Dominikar Errepublikak osatzen duten Erdialdeko Amerikako Integrazio Sistemako (SICA eskualdea) Enbaxaden ordezkairekin topaketak antolatu dituzte. Bertan, euren herrialdetako erronka, aukera eta aldebiko harremanen egoera aurkeztuko dituzte.

SICA eskualdea, 60 milioiko pertsonen kontsumoarekin eta 278.000 milioi kudeatzen duen enpresa sare batekin, merkataritza irekiera erakargarria suertatzen da negozio berrien sorreran eta inbertsioetan.

Bestalde, merkataritza itunak ditu bere bazkide nagusiekin: EEBB, EB, Hego Amerika, Mexiko, Kanada, Txina etaTaiwan besteen artean.

Gipuzkoar enpresak % 3,8 ko hazkunde tasa duen merkatu hau esploratzera gonbidatu nahi ditugu topaketa hauen bitartez. Erregio honek, hazkundeaz gain, negozioetarako aproposa den testuingurua eskaintzen du, 29 nazioarteko aireportu, 47 itsas portu, ozeanoarteko kanal bat eta erakunde publiko eta pribatuen arteko elkarlana.

Egitaraua

Informazio gehiago

Ventana Global: 900 349 000

* OHARRA: Izen ematea soilik ICEX webgunearen bitartez

 

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com