Jarduera guztiak
Ingurumen arloan negozio-aukerak Uruguain
Data: 2021ko apirilak 21 eta 22 Lekua: On-line |
Datozen urteetan, Uruguain zenbait inbertsio egingo dira ingurumen-azpiegituretan, hala nola ur-saneamenduko sarea hobetzea, hondakin solidoak tratatzea, edateko uraren hornidura bermatzea edo ingurumen-kutsadurarekin eta ur-kutsadurarekin lotutako hainbat proiektu.
Ingurumenaren babeserako politika publiko guztiak era jasangarrian garatzeko, bereziki ingurumenari lotutako Ministerio berria sortu dute Uruguain.
Horrela izanik, azpiegiturak garatuko dituzten agenteak eta azpiegitura horiek kontratatuko dituzten eragileekin lankidetza sortzeko aukera ona dela uste dugu.
Gipuzkoako Bazkundeak, Basque Trade and Investment-ekin eta Bilboko eta Arabako Ganberekin lankidetzan, on line ekitaldi bat abiarazi du. Bertan, interesa duten euskal enpresek hainbat proiekturen arduradun diren Uruguaiko agenteen eskutik ingurumen sektoreak eta haien azpiegiturek eskaintzen dituzten aukerak entzuteko parada izango dute, Uruguain egingo diren inbertsio berriak kontuan hartuta.
On line ekitaldi hori apirilaren 21an eta 22ean izango da, honako programa honen arabera:
2021 eko Apirilaren 21a
14:30 Ongietorria Euskaditik. Aurkezpena eta ekitaldiaren helburua. Amaia Ferro, Gipuzkoako Bazkundeko Enpresarial Garapen eta Nazioartekotze zuzendaria.
Uruguaitik aurkezpena. Gabriel Arancibia, Gipuzkoako Bazkundeko Kontsultorea Uruguain.
14:35 Basque Trade & Investment esku-hartzea. Roberto Caride, Basque Trade & Investment-Argentina.
14:45 Negozio aukerak eta inbertsioa Uruguain. Ekimen Pribatuaren Legearen aurkezpena. Uruguay XXI.
15:05 Uruguaiko ingurumen politikaren aurkezpena eta datozen urteetarako erronkak ingurumen arloan. Ministroaren ordezkaria (zehazteke) Uruguaiko Ingurumen Ministerioa.
15:50 Herrialdeko edateko uraren banaketaren eta saneamenduaren arloko proiektuak. Montevideon edateko uraren etorkizuneko hornidura. Arturo Castagnino, OSE (Obras Sanitarias del Estado) eko zuzendaria.
16:30 Hidrokarburoarekin lotutako proiektuak. Rosario Martino, ANCAPeko (Erregaien, Alkoholaren eta Portlanen Administrazio Nazionala) Ingurumen Kudeaketako Gerentea.
17:15 Portuen gestioa eta ingurumena. Lorean Leal eta Federico Piñeiyro, ANP eko (Portuen Administrazio Nazionala )Ingurumenaren Kudeaketarako Unitatearen arduradunak.
18:00 Lehen saioaren amaiera Gabriel Arancibia Uruguaitik eta Amaiak Ferro Euskaditik.
2021ko Apirilaren 22a
14:30 Ongietorria Euskaditik. Aurkezpena eta ekitaldiaren helburua. Amaia Ferro, Gipuzkoako Bazkundeko Enpresarial Garapen eta Nazioartekotze zuzendaria. Uruguaitik eta Argentinatik Ongietorria. Gabriel Arancibia, Gipuzkoako Bazkundeko Kontsultorea Uruguain eta Roberto Caride, Basque Trade & Investment-Argentina.
14:35 UTEren parte-hartzea (Erabilera eta Transmisio Elektrikoen Administrazio Nazionala). Claudia Cabal, Ingurumen Kudeaketako gerentea.
15:35 Hondakin solidoak tratatzeko eta urak saneatzeko proiektuak. Guillermo Moncecchi, Montevideoko Intendentziako Ingurumen Garapeneko zuzendaria.
16:35 Hondakin solidoak tratatzeko proiektuak. Leonardo Herou, IMCko (Canelones-eko Udal Intendentzia) Ingurumen Garapeneko zuzendaria.
17:30 SACEM- Constructora e ingeniería firmaren parte hartzea. Igor Matías Sainz, negozio berrien kudeatzailea.
18:00 Galde-eskeak
18:15 Ekitaldiaren amaiera
Informazio gehiago:
Ainara Aldarondo
943 000 294
Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.