• Hasiera
  • Jarduera guztiak
  • GipuzkoaTIC Jardunaldia: ERALDAKETA DIGITALA SOFTWARE LIBREKO SOLUZIOEN BIDEZ: INGURUNE GUZTIETARAKO

Jarduera guztiak

GipuzkoaTIC Jardunaldia: ERALDAKETA DIGITALA SOFTWARE LIBREKO SOLUZIOEN BIDEZ: INGURUNE GUZTIETARAKO

Data: Ekainak 14

Ordutegia: 9:00-12:55

Iraupena: 4 ordu

Lekua:  Donostiako Teknologia Elkartegiko Eraikin Nagusiaubicacion 1

Izen-ematea botoia

Aurkezpena

 

Fabrikatzaile pribatibo handiak nagusi diren mundu honetan, software librea alternatiba erreal bezala agertzen ari da. Soluzio lehiakor eta berrikuntza-proiektu aurreratuen bideratzailea izan daiteke.

Irtenbide pribatiboek lizentzia-kostuak dituzte, eta horrek asko garestitzen du enpresen eskaintza, hare gehiago ETEn kasuan, ezin baitute halako inbertsio garestirik egin. Software libreak arrazoizko prezioetan eta pribatiboen funtzionaltasun-maila berarekin kudeaketarako soluzioak eskaintzen ditu. Bestalde, enpresek ez dute programaren fabrikatzailearekin loturarik eduki, eta, beraz, software libreak fabrikatzailearen eta hornitzailearen arteko independentzia bermatzen du. Horren guztiaren ondorioz, software librean oinarritutako soluzioekiko interesa gero eta handiagoa da.

Jardunaldi hau informatika- edo digitalizazio-tresnak lantzen, erabiltzen edo kudeatzen dituzten pertsonei zuzenduta dago; orokorrean software pribatiboari alternatibak bilatzen dizkioten eragileei: marketin-enpresak, merkataritza elektronikoa, industria, banaketa, etab.

Egungo egoera, datozen joerak eta etorkizunean norantz joan daitekeen aztertuko dugu. Egungo egoera, joerak eta etorkizunean norantz joan daitekeen ezagutuko dugu. Ponentzia ezberdinen bidez, software librea funtsezko pieza izan dela energiaren eta automobilgintzaren sektoreetako sistema industrialetan, IDS (International Data Spaces) arkitekturan, zeinak aukera ematen baitu datua subiranotasunarekin partekatzeko eta IDSren open source estrategia erabiltzeko. Joomla 4ren erabileraren eta webguneen garapen adibideak izango ditugu, baita adimen artifiziala egiteko R eta Phytonen erabilera, merkataritza elektronikoan BD eta 4.0 industriako soluzioak ere.

 

Egitaraua

9:00 - 9:10 Irekiera
Leyre Madariaga (Eraldaketa Digitalaren eta Ekintzailetzaren zuzendaria - Eusko Jaurlaritza)

 9:10 - 9:35 Etorkizuna open da.
María Portilla Vijandi (ESLEko gerentea – Euskadiko Teknologia Libreko eta Ezagutza Irekiko Enpresen Elkartea)

9:35 - 10:00 Joomla! 4, aukerez betetako mundu berri bat.
José Antonio Telleria Apalategui (AVC multimediako proiektu zuzendaria)

10:00 - 10:25 Zertarako balio dio Open Sourcek Gipuzkoako enpresa bati?
Negozio-prozesuen optimizazio kuantitatiboa eta kostu operatiboen murrizketa IAren bidez: Open Source eta Giza faktorea.

Félix Díez (Versiako Berrikuntzako zuzendaria)

10:25 - 10:50 Software libreen erabilpen kasuak eta 4.0 industriako estandar irekiak

Iker Sagasti Markina (IRONTECeko zuzendari korporatiboa eta bazkide sortzailea).

10:50 - 11:10 Atsedena / Kafea.

11:10 - 11:35 Bezeroak leialtzea, estranet bidez zerbitzua emanez, myUlma
Garikoitz Araolaza (CODESYNTAXeko CTO eta proiektuburua).

11:35 - 12:00  Software librearen kulturak IAren garapenean duen garrantzia. Arrakasta-kasu bat hizkuntzaren prozesamendu automatikoan.

Aitor Soroa (UPV/EHUko Hitz ikerketa-zentroko informazioaren erauzketa eta berreskurapen arloko ikertzaile nagusia)

 

12:00 - 12:25 Kode irekiaren papera Lookieroko datu-ekosisteman

Miguel Angel Veganzones Bodón (VP of Data de Lookiero).

12:25 - 12:50 International Data Spaces: datuaren subiranotasunerako open source estrategia

Alberto Berreteaga (TECNALIAko IDS Competence Center koordinatzailea).

12:50 - 12:55 Amaiera.

 

Informaizio gehiago

 

 

 

  Antolatzaileak           
Laguntzaileak
                                 
   SPRI 2011
  enpresa-digitala.gif ej ekonomia garapen horizontal color reduc
     
Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com