Jarduera guztiak

Misioa Herbehereetara: Mugikortasun elektrikoa eta berrikuntza

 

Egingo den data:  2022ko irailaren 21etik 23ra

Herrialdea: Herbeherak

Izen-ematea botoia

Gipuzkoako Bazkundeak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen, Turismo eta Landa Inguruneko Departamentuak, MUBILen laguntzarekin, Herbehereetarako Prospekzio Misio antolatu dugu. 

 

Lurralde hori erreferentea da Europan mugikortasun elektriko eta iraunkor berrian. 

  • Europan kargagailu elektriko gehien dituen herrialdea da, eta kontinentean guztien % 25 metatzen du. 
  • BEV eta PHEVen salmenten batura ibilgailu berrien salmenten ia % 50era iristen dira. 
  • Ibilgailu elektrikoaren erosketa sustatzeko laguntza publikoen eredu bihurtu da. 
  • Teknologian eta enpresa-proiektuetan erreferenteak diren ekimen publiko-pribatuak ugari ditu.

 

 Misioa 2022ko irailaren 21etik 23ra emango da, eta lurraldeko ekimen aitzindari eta abangoardisten ezagutzari emango zaio protagonismoa, joera eta proiektu berritzaileak ezagutzeko aukera bikaina izango baita. 

Gipuzkoako enpresa guztiek parte hartu ahal izango misioan. Horretarako bidaiarako laguntza-poltsa bat jaso ahal izango dute.

Plaza kopurua mugatua da. 

 

INFORMAZIO GEHIAGO  

 Ainara Aldarondo

Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

+34 943 000 294

dfg mision eslovenia

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com