Jarduera guztiak

GipuzkoaTIC Jardunaldia: Analitika areagotua: IA+Machine Learning+NLP guztion zerbitzura

boton inscripcion interna

Data: urriak 26

Ordutegia: 9:00-12:55

Iraupena: 4 ordu

Lekua:  Gipuzkoako Bazkundea ubicacion 1

Izen-ematea botoia

Aurkezpena

Analitika areagotuaren eremuan berritzailea dena negozio batek dituen datu-iturrietatik ezagutza ateratzeari dagokionez ematen dion buelta da.

Analitikaren 3 zutabetan oinarritzen da:

  • Adimen Artifiziala.
  • Machine Learning. Datuak aztertzeko metodoa, eredu analitikoen eraikuntza automatizatzen duena. Sistemek datuetatik ikas dezaten du helburu, honela,  patroiak identifika ditzakete eta ondorioz, erabakiak ahalik eta giza esku-hartze txikienarekin hartu.
  • Hizkuntza naturalaren prozesamendua (NLP). Makinak lengoaia naturaletatik (hizkuntzak) abiatuta pertsonekin komunikatzeko modua ikertzeaz arduratzen da.

Ikuspegi horren benetako ardatza hiru adar horien konbinazioan datza.  Informazioa modu automatizatuan ateratzea ahalbidetzen baitu eta ezagutza tekniko handirik gabe egin daiteke.

Ezaugarri horiei esker, datu-zientzialari talderik ez duten enpresek analitika aurreratua egin dezakete.

Jardunaldi honetan egungo egoera, joerak eta etorkizunean norantz joan daitekeen ezagutuko dugu. Hizlarien aurkezpenen bidez, ikusiko dugu analitika areagotua funtsezko pieza izaten ari dela sistema industrialetan, energiaren, logistikaren eta medikuntzaren sektoreetan, besteak beste. Ikuspegi akademikotik ere aztertuko dugu, erabilera-adibideekin eta arrakasta-kasuekin.

 

Egitaraua

9:00 - 9:10 Irekiera
Leyre Madariaga (Eraldaketa Digital eta Ekintzailetzako Zuzendaria - Eusko Jaurlaritza)

 

9:10 - 9:35 Teknologiak, Trantsizio Digitalerako aliatuak

Tomas Iriondo Astigarraga (GAIA JAKINTZA INDUSTRIEN ETA TEKNOLOGIA APLIKATUEN Elkarteko Zuzendari Nagusia)

 

9:35 - 10:00 Analitika aurreratuko erabilpen kasu bat ebazteko gakoak, kasu praktikoa.

Imanol Torres Melero (Eroskiko Datuaren gobernu eta analisi aurreratuko arloko arduraduna)

 

10:00 - 10:25 Adimen artifiziala, prozesu-industriako eraldaketa digitalaren funtsezko gakoa

Javier A. García Sedano ( OPTIMITIVE enpresaren sortzaile eta zuzendaria)

 

10:25 - 10:50 Konpainiako prozesuetan integratutako adimen artifiziala. Lankide berri bat

Oihana Mendizabal (Xabet eko Operazio Zuzendaria).

 

10:50 - 11:10 Atsedena / Kafea.

 

11:10 - 11:35 IAren aplikazioa txapa ebakuntza industrian MLOps bidez.
Luis Galo Corzo (Lantek MLOps leader).

 

11:35 - 12:00  Prozesuak optimizatzea IA teknologiek lagundutako ikaskuntza aktiboaren bidez

Susana Ferreiro (Data Scientist Analitika Prediktiboaren arloan)

  

12:00 - 12:25 Industriako energia-kontsumoetarako adimen artifiziala

Ibon Salbidegoitia García (BigDa Solutionseko I+Gko zuzendaria eta bazkide sortzailea)

12:25 - 12:50 Nola ezarri analitika aurreratuko eta adimen artifizialeko soluzioak pazienteen bizitzak hobetzeko: erronkak eta aplikazioa bizitza errealean.

Macarena Sevilla (Naru Intelligence-Head of Data Science)

 

12:50 - 12:55 Amaiera.

 

Informaizio gehiago

 

 

 

  Antolatzaileak           
Laguntzaileak
                                 
   SPRI 2011
  enpresa-digitala.gif ej ekonomia garapen horizontal color reduc
     

 

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com