Jarduera guztiak

Enpresen Nazioartekotzearen gakoak

boton inscripcion interna

Data:  2023ko azaroaren 24a

Ordutegia: 09:30-11:00

Iraupena: 1,5 ordu

Lekua: Basazabal Jauregia , 3. Solairua, Azpeitia, 20730 (Gipuzkoa)

Izen-ematea botoia

 

Enpresa batek kanpoko merkatuetan saltzen hasteko asmoa duenean, garrantzitsua da funtsezko alderdi batzuk kontuan hartzea, bai eta nazioartekotze prozesu bati arrakastaz ekiteko dauden tresnak eta baliabideak ezagutzea ere.

 


Nazioartekotzeak hazteko, dibertsifikatzeko eta lehiakortasuna hobetzeko aukera esanguratsuak eskaintzen dizkie enpresei.

Erronkak eta arriskuak ere badakartza ere, funtsezko estrategia izan daiteke enpresa baten bideragarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko, mundu gero eta globalizatuago batean.

 

Hori dela eta, Gipuzkoako Bazkundeak eta Iraurgi Berritzen-ek, Basque Trade & Investment-en laguntzarekin, atsegin handiz gonbidatzen ditu eskualdeko enpresak "Enpresak nazioartekotzeko gakoak” infomazio jardunaldira. 

 

Tailerrean, lehenik eta behin, nazioartekotze prozesu bat hasterako orduan zein herrialdetan saldu eta abian jartzeko kontuan hartu beharreko zenbait gako aurkeztuko dira.

Lan saioaren bigarren zatian, aldiz, enpresek kanpoko merkatuak eta horietara sartzeko baldintzak aztertzeko eskura dituzten tresnak aurkeztuko dira. Era berean, enpresei nazioartekotze prozesuetan laguntzeko dauden programa eta laguntza publikoak aurkeztuko dira.

 

EGITARAUA:

 

  • Ongietorria Iraurgi Berritzen
  • Enpresak nazioartekotzeko gakoak.
  • Nazioartekotzen hasteko tresnak.
  • Nazioartekotzeko enpresei laguntzeko laguntza eta programa publikoak.
  • Saioaren amaiera, Iraurgi Berritzen.

 

Informazioa

 

943 000 270

Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

 

BTI IB CCG

 

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com