Jarduera guztiak
NAZIOARTEKOTZEKO ETA IRAUNKORTASUNERAKO ESTRATEGIA INTEGRATUAK (ON-LINE)
|
Data: Azaroak 5 Ordutegia: 09:30-10:30 Iraupena: 1 ordu Modalitatea: Webinar |
Jardunaldi honetan, enpresek nazioartekotzearen eta iraunkortasunaren artean indarrak nola batu ditzaketen aztertuko dugu, etorkizun oparoa eta iraunkorra eraikitzeko. Gero eta interkonektatuago dagoen mundu honetan, funtsezkoa da bi dimentsio horiek nola elkartzen diren ulertzea, enpresen arrakasta bultzatzeko eta garapen global iraunkorrari laguntzeko.
Gure ibilbideari ekiteko, enpresa-jasangarritasunaren bilakaera aztertuko dugu, gizarte kezka gisa sortu zenetik gaur egun estrategia korporatiboaren funtsezko elementu gisa duen kokapeneraino.
Enpresa estrategia integratuen muinean murgilduz jarraituko dugu gure bidaia, iraunkortasuna nazioartekotzeko tresna ahaltsua izan daitekeela aztertuz. Enpresek jasangarritasuna nola balia dezaketen aztertuko dugu, garapen bidean dauden eta hazten ari diren merkatuetan hedatzeko motor gisa, balio partekatua sortuz, bai tokian-tokian, bai mundu osoan.
Gainera, sakonki aztertuko dugu iraunkortasunak negozioaren funtsezko arloetan duen eragina, finantzaketatik eta marketinetik hasi eta hornidura kateraino eta digitalizaziora arte. Enpresek empresa praktika etiko eta iraunkorrak hartzean nola berritu eta aurrera egin dezaketen jakingo dugu, etekin ekonomiko eta sozialak sortuz.
Aurkibidea
- Zertaz ari gara iraunkortasunaz ari garenean?
- Arau-esparrua
- Jasangarritasuna enpresaren nazioartekotze estrategian
- Jasangarritasunaren eragina nazioarteko enpresen negozio arloetan
Hizlaria
gorka goikoetxea
Informazioa
943 000 270
Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

