Jarduera guztiak
UNIRE'2025 AZOKA · Soldadura eta beste lotura teknologien azoka.
|
Data: 2025eko martxoaren 18-19 Ordutegia: 9:30-18:00 Lekua: FICOBA Gipuzkoako erakustazoka Iparralde Etorbidea 43. E-20302 IRUN |
Gipuzkoako Bazkundeak, Espainiako Ganberen Azpikontratazio Poltsen Sarearen - SUBCONTEX- laguntzarekin, enpresen bigarren parte-hartze bateratua antolatu du UNIRE '2025 Soldadura eta beste lotura teknologia batzuen Azokan. Azoka bi urtez behin egiten da eta aurten 2025eko martxoaren 18an eta 19an izango da, Irungo FICOBA erakustazokan (Gipuzkoa).
Azoka: Aurten, UNIRE azokaren bigarren edizioa ospatuko da, 2023ko arrakasta eta parte-hartzearen ondoren. UNIRE , soil-soilik lotura industrialen eta hauen materialen teknologiaren inguruan, eta soldaduraren balio-katean batzen diren material anitzeko - muntagarriak eta ez muntagarriak- teknologietan espezializatua den Estatuko azoka bakarra da.
Norentzat: Materialak soldatzeko eta elkar lotzeko ekipamendua edo zerbitzuak hornitzen dituzten enpresentzat.
Ordezkatutako sektoreak:
- Industriari laguntzeko zerbitzuen hornitzaileak:
- Ebaketa, soldadura, transformazioa, konformazioa, konponketa eta soluzio automatizatuak
• Homologazioa eta ziurtapena
• Ikuskapena eta saiakuntzak
• Prestakuntza
• Metrologia eta sentsoreen teknologia
• Aholkularitza
• Gainazalen teknologia eta tratamendu termikoa - Soldatzeko eta ebakitzeko ekipoen eta produktuen fabrikatzaileak/banatzaileak
- Kontsumigarrien, industria-gasen eta material betegarrien eta ekarpenen fabrikatzaileak/banatzaileak
- Itsasgarriak
- Segurtasun- eta babes-ekipamendua
- I+G soldadura- eta lotura-teknologian
- Ingeniaritzak
- Sektoreko elkarteak
Parte hartzeko modalitateak: Enpresa azpikontratistari bere bezero-sektoreak eta merkatuak dibertsifikatzen laguntzeko, partaidetza bateratua sustatuko dugu, azokan parte hartzea erraztuko duena, hainbat parte-hartze modalitaterekin: stand partekatua eta stand indibiduala.
Informazioa
Iñigo Usandizaga
+34 943000286
Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
