Jarduera guztiak
Turismoaren sektoreko mugaz gaindiko B2B topaketa
|
Data: Irailak 30 Ordutegia: 08:30etatik 13:30etara Lekua: CCI Bayonne Pays Basque, 50-51, Allées Marines, Bayona |
2025eko irailaren 30ean, Gipuzkoako Ganberak, Baionako Merkataritza Ganberarekin eta Nafarroako Ganberarekin batera, Turismo sektorearen B2B mugaz gaindiko topaketan parte hartzera gonbidatzen zaitu. Ekitaldia CCI Bayonne Pays Basqueren egoitzan izango da (50-51 Allées Marines, 64100 Bayonne).
Ekitaldi hau Biharteanek, Gipuzkoako eta Baionako Ganberen arteko enpresen kooperaziorako mugaz gaindiko plataformak, Akitania Berria Euroeskualdearen, Euskadiren eta Nafarroaren laguntzarekin bultzatutako ekimenen parte da.
Zer aurkituko duzu topaketan?
- Harrera eta irekiera instituzionala Euroeskualdeko ordezkariekin, tartean Mathieu Bergé, Akitania Berriko Eskualde Kontseilaria, mugaz gaindiko lankidetzarako ordezkaria, euroeskualdea, portuak eta aireportuak.
- NAEN Euroeskualdeko (Akitania Berria, Euskadi eta Nafarroa) partzuergo turistikoen aurkezpena, Mendiko Bulegoa edo Bidasoa Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoa bezalako elkarlaneko proiektuen adibideekin.
- B2B topaketen saioak, mugaren bi aldeetako turismo sektoreko enpresa, entitate eta profesionalak harremanetan jartzeko, esperientziak partekatzeko eta lankidetzarako aukera berriak sortzeko gune dinamikoa.
- Networking informala hamaiketakoan zehar, egunean zehar hasitako harremanak indartzen jarraitzeko.
INFORMAZIOA
943 000 299
Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

