Jarduera guztiak
Komertzialek negoziatu beharreko finantza-baldintzak
|
Data: maiatzak 26, asteartea Ordutegia: 09:00-14:00 eta 15:00-17:00 Iraupena: 7 ordu Lekua: Gipuzkoa Bazkundea – Tolosa Etorbidea 75 - 20018 Donostia-San Sebastián |
Ikaslea merkataritza-eragiketen eta erosketa- eta hornikuntza-eragiketen egungo errealitate praktikora hurbiltzea, finantza-alderdiei dagokienez.
Inplikatutako arloei buruzko ezagutza teoriko eta praktiko egokiak ematea, eta horiek merkataritza- eta erosketa-eragiketetan koordinatzea.
Oinarrizko nozioetatik eta adibide eta kasu praktiko ugariren bidez, ikaslea salerosketetan kontuan hartu beharreko finantza-alderdietan trebatzea, ikastaroa aprobetxa dezaten bai arlo horretan hasten direnek, bai unibertsitateko edo enpresako prestakuntza dutenek.
Hobetu daitezkeen alderdiei buruzko informazioa ematea, arriskuak eta kostuak murrizteko eta merkataritza-eragiketetan gatazkak saihesteko.
Finantza-erakundeen zerbitzuak eta kostuak eta merkatuak eskaintzen dizkigun produktu berriak aztertzea.
Beste datu batzuk
Prezioa
220 euro
%10eko deskontua hirugarren eta hurrengo izen-emateentzat.
Izen ematea bertan behera uzten ez bada edo prestakuntza hasi baino 48 ordu lehenago egiten bada, zenbatekoaren% 100 ordaindu beharko da, ezinbesteko kasuetan izan ezik.
FUNDAE
Izen-emateak Gizarte Segurantzen kuotetan partzialki bonifikatu ahal izango dira, Gipuzkoako Bazkundeko enkomendiaren kudeaketa bitartez.
Informazioa
943 000293
Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
