Jarduera guztiak
CONXEMAR 2026
|
Data: 2026ko urriaren 6tik 8ra Lekua: Recinto Ferial IFEVI, Vigo Izena emateko epea: Martxoaren 6ra arte |
Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, Elikaduraren Euskal Industria kanpoan sustatzen laguntzeko jardueren barruan, CONXEMAR azokan Euskadiko enpresen baterako parte hartzea antolatu du, azokaren hogeitazazpigarren edizioan. Azoka Vigon egingo da, 2026ko urriaren 6tik 8ra.
azokaren izaera
Erakusketariaren perfila:
CONXEMAR arraina eta era guztietako produktu izoztuak merkaturatzen dituzten sektoreei zuzenduta dago, eta izoztuen azokarik garrantzitsuena da nazio mailan eta bigarrena mundu mailan. CONXEMAR publiko profesional bati zuzenduta dago eta banaketa-kanal ezberdinetako erosle lider ugari erakartzen ditu. 2025ean 812 erakusketarik hartu zuten parte 37.000 m²ko gune batean, eta 46 herrialdetako 30.405 bisitari bertaratu ziren.
Bisitariaren perfila:
CONXEMAR banaketa-kanaletako profesionalei zuzenduta dago (inportatzaileak, esportatzaileak, banaketa, prozesadoreak, banaketa handia eta HO.RE.CA. kanaleko espezialistak) Honako sektore hauetara zuzentzen da: handizkariak, inportatzaileak, esportatzaileak, transformatzaileak, fabrikatzaileak, banatzaileak, hozkailuak, makineria, industria laguntzailea (hotza, enbalajeak, plastikoak...) akuikultura.
DEIALDIA 2026
Informazioa
943 000 295
Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

