Jarduera guztiak
Webinar - Produktuaren pasaporte digitala: Nola prestatu nazioarteko merkatuetan lehiatzeko
|
Data: Ekainak 18 Ordutegia: 10:00etatik 11:00etara Formatoa: Webinar Inskripzioa dohainik
|
Produktuaren Pasaporte Digitala Europako betebehar berri bat bezala agertzen hasi da, baina, berez, galdera askoz estrategikoagoa planteatzen du enpresentzat: prest al gaude, datu fidagarrien bidez, erakusteko gure produktua zerez egina dagoen, nondik datorren, zer eragin duen eta nola konpondu, berrerabili edo birziklatu daitekeen?
Datozen urteetan, tresna hori gero eta garrantzitsuagoa izango da sektore gakoetan, eta eragina izango du, bai araudia betetzeari dagokionez, bai nazioarteko bezeroekiko, banatzaileekiko, hornidura-kateekiko, lizitazioekiko eta homologazio-prozesuekiko harremanari dagokionez ere. Enpresa askorentzat, kontua ez da izango soilik “arauak noiz behartzen nauen”, baizik eta “nire bezeroak noiz eskatuko didan”.
Ikusiko dugu zer informazio eska daitekeen, zer sektorek egiten duten aurrera lehendabizi, zer arrisku dauden prestatzen ez bagara, eta, batez ere, nondik has daitekeen enpresa bat, arazoari behar baino tamaina handiagoa eman gabe eta beranduegi izan arte itxaron gabe.
Un webinar para entender qué viene, anticiparse con criterio y convertir la trazabilidad, la sostenibilidad y el dato de producto en una oportunidad para competir mejor en los mercados internacionales.
Nori dago zuzenduta?
Batez ere, produktu propioa duten enpresa industrialentzat, baina baita Europako edo nazioarteko balio-kateetako parte diren enpresa hornitzaileentzat ere.
INFORMAZIOA
943 000 295
Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

