Jarduera guztiak
Sortu zure sareetarako edukia mugikorrarekin: grabatu, argazkiak atera eta argitaratu
|
Data: irailak 23 Ordutegia: 14:00-16:00 Lekua: Cámara de Gipuzkoa - Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián |
Sareak gero eta zorrotzagoak dira ikus-entzunezkoekin. Ez du balio edozein argazkik, ezta edozein bideok ere. Eduki ona sortzeko denbora, plangintza, ekipamendua eta oinarrizko nozioak behar dira, eraginkortasunez antolatzeko eta ahaleginean ez hiltzeko.
Tailerraren helburua
Tailer honetan ikus-entzunezko edukia sortzeko lana hobeto antolatzeko jarraibideak eskainiko dira, grabazio edo argazki saio baterako behar den guztia aldez aurretik prestatzeko eta denbora modu eraginkorrean aprobetxatzeko gomendioekin.
Halaber, markaren irudiarekin koherenteak izan daitezen edukiak nola bideratu, sortutako argazkiak eta bideoak errentagarri bihurtu eta edizio-tresnei etekina ateratzeko trikimailu batzuk landuko dira.
Programa
- Sareetan erakutsi nahi ditugun eduki motak, gaiaren eta formatuen arabera. Adibide inspiratzaileak.
- Saioaren edukiak planifikatzea.
- Ikus-entzunezkoak sortzeko funtsezko ekipamendua: oinarrizko materiala, seta prestatzea...
- Ikus-entzunezko sorkuntzaren kontzeptu teorikoak: planoak eta konposizioa, argiztapena, soinua
- Zure mugikorreko kamera ezagutzea (kameraren funtsezko konfigurazioa, esposizioa, egonkortzea...).
- Nola antolatu grabazio saio bat produktu mota desberdinetarako eta ahalik eta eduki gehien sortzea (plangintza, eskaleta, mugikorraren memoria...). Prest eduki behar duzunaren checklist-a.
- Saioaren egunean edukia sortzea: Mugikorreko kamerarekin edo sareetako aplikazioarekin zuzenean grabatzea? Saihestu errore arruntak...
- + Praktika: saioaren egunean edukia sortzeko simulazioa. Tailerreko ikasleek edukiak sortzeko probak, zuzeneko berrikuspena eta feedbacka
Prestatzaileak
Amaia García Dosouto
Estrategia digitalean espezializatutako aholkularia eta Ez galdu sareetan programaren sortzailea. 20 urte baino gehiagoko esperientzia du posizionamenduan, markaren eraikuntzan, marketin digitalean eta eraldaketa digitalean. Bere lantaldearekin batera, unibertsitateekin, ikastetxeekin, merkataritza-ganberekin, administrazio publikoekin, garapen-agentziekin eta 600 negozio baino gehiagorekin aritu da lankidetzan, batez ere toki-esparrukoak.
Natxa Abaitua
Argazkilaria eta bideogilea, sare sozialetarako edukiak sortzen espezializatua, ikuspegi estrategikoarekin. Bere lana irudi erakargarriak sortzetik harago doa: argazki eta bideo bakoitza entzuleekin konektatzeko, markak bultzatzeko eta emaitzak lortzeko estrategia baten parte gisa ulertzen du.
Informazio gehiago
943 000 330
Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

