#EuskadiBonoDenda #EuskadiTurismoBono

#EuskadiBonoDenda   

"Euskadi bono-comercio/Euskadi bono-denda" kanpainari atxikitzeko epea zabalik dago urriaren 27ra arte.

"Euskadi bono-comercio/Euskadi bono-denda" horietako bakoitza deskontu-bonutzat hartuko da, 10 euroko balioarekin, atxikitako establezimenduetan gutxienez 30 euroko erosketa baten gainean.

Programari atxiki nahi zaizkion saltokiek:

  • Atxikipen-inprimakia bete beharko dute.
  • Parte hartzen duten erakundeen jakinarazpena jasoko dute (Jarraipen Batzorde Mistoa) atxikitze-eskaera onartu den ala ez jakiteko (plataformaren bidez).
  • Diruz lagundu daitekeen jardueraren esparruan sartzen da EAEko merkataritza-establezimenduetan egindako txikizkako merkataritza guztia, eranskinean jasotako EJZko epigrafeen arabera; beti ere, autonomoak, mikroenpresak eta enpresa txikiak badira (50 langile gehienez, eta 10 milioi euro baino gutxiagoko negozio-bolumena edo 10 milioi euro baino gutxiagoko urteko balantze orokorra dutenak).
  • Programari atxikitako saltokiek deskontu-bonuen kopuru jakin bat eskuratu ahal izango dute, aurreikusitako plataforma teknologikoaren bidez. Deskontua aplikatzeko eta konpentsatzeko eragiketa guztiak plataformaren bidez egingo dira.
  • Atxikitako establezimendu edo enpresa bakoitzari dagokion bonu kopurua lineala izango da, eta dagokion lurralde-eremuan jaulkitako bonu kopuruaren eta deialdi honi atxikitako establezimendu kopuruaren arteko erlazioak ezarriko du.
  • Atxikitako establezimendu eta enpresek, egiten duten eragiketa bakoitzeko, onuradunaren nortasuna egiaztatzen duen dokumentua erantsi beharko dute plataforman, bai eta deskontu-bonua erabiltzeko behar diren zenbatekoak justifikatzen dituen faktura ere. Halaber, plataforma horretan gorde, kontabilizatu eta ordainduko dira atxikitako establezimendu edo enpresa bakoitzeko aplikatutako deskontu-bonuak

.

#EuskadiBonoDenda
banner

HARRETARAKO TELEFONOA: 943 05 55 30

.

.

#EuskadiTurismoBono        

Era berean, urriaren 27ra arte zabalik egongo da turismo-, jatetxe- eta ostalaritza-sektoreko enpresak deskontu-bonuetara atxikitzea. Kanpaina horrek 5, 10 eta 20 euroko deskontuak eskaintzen ditu sektoreko enpresetan egindako gastuetan.

.

Euskadin kokatutako establezimendu eta enpresa hauek parte hartu ahal izango dute:

Ostatu-establezimenduak (nekazaritza-turismoak, turismo-aterpetxeak, apartamentuak, kanpinak, landetxeak eta hotelak).

  • Gida turistikoak
  • Bitartekaritza-enpresak
  • Jatetxe- eta ostalaritza-establezimenduak (jatetxeak, tabernak, kafetegiak eta antzeko establezimenduak, beren jarduera establezimendu finkoetan gauzatzen dutenak, publiko orokorrari irekita daudenak, eta lokal berean kontsumitzeko janariak eta edariak eskaintzen aritzen direnak).
  • Naturako kirol-jardueretako enpresak, hala nola turismo aktibokoak eta abenturakoak.
  • Ibilbide turistikoak egiten dituzten garraio-enpresak.
  • Kultura-, gastronomia- eta natura-ondarea zabaltzen duten enpresak.
  • Jolas-zentroak.

Deskontu-bonuak honako zenbateko hauen arabera jaulkiko dira:

  • 5 euroko deskontu-bonoa. Atxikitako establezimenduetan 20 euroko gutxieneko erosketak egiteko. Ostalaritzako, jatetxeetako eta interes turistikoko jardueretako establezimenduak.
  • 10 euroko deskontu-bonoa. Atxikitako establezimenduetan gutxienez 40 euro erosteko. Ostalaritzako, jatetxeetako eta interes turistikoko jardueretako establezimenduak.
  • 20 euroko deskontu-bonoa. Gutxienez 60 euro erosteko. Ostatu-establezimenduak

.

#EuskadiTurismoBono
banner

HARRETARAKO TELEFONOA: 943 05 55 30

.

     

 

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com