EUSKADI TURISMO BONO #euskaditurismobono

EUSKADI TURISMO BONO #euskaditurismobono

ESTABLEZIMENDU BERRIEI ALTA EMATEKO SARBIDEAhttps://www.euskaditurismobono.eus

Jardunaldi informatiboak

Kanpainan parte hartzearen baldintzen eta onuren berri jakin nahi baduzu, online informazio-jardunaldi batera batu zaitez. Sartu esteka honetan eta aukeratu gehien komeni zaizun eguna eta ordua (iraupena gehienez 1 ordu)): https://euskaditurismobono.bonoconsumo.es/public/janto/main.php?Idioma=ES

Atxikitze epe berria

PROGRAMARI ATXIKITZEKO BESTE EPE BAT IREKIKO DA AURREZ IZENA EMAN EZ DUTEN ESTABLEZIMENDU ETA ENPRESENTZAT, MARTXOAREN 12TIK 26RA BITARTEAN.

EUSKADI TURISMO BONO PROGRAMA: Euskal Autonomia Erkidegoko turismo, jatetxe eta ostalaritza-sektoreetako establezimenduetan kontsumoa sustatzeko bonu programa (Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila).

Euskadi Turismo Bono Programa

Lau deskontu-bonu mota ezarri dira turismo-industriaren azpisektoreen arabera:

  • OSTALARITZA-BONOA
  • JATETXE-ARLOKO BONOA
  • INTERES TURISTIKOKO JARDUEREN BONOA
  • OSTATU-BONOA

Online plataformarako esteka: https://www.euskaditurismobono.eus

EUSKO JAURLARITZAKO Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritzak, GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIAK, DONOSTIAKO UDALAK eta hari atxikitako Gipuzkoako Lurralde Historikoko Udalek diruz lagundutako erakunde arteko programa da EUSKADI TURISMO BONO, EUDELEN bitartez, zehazki, HONDARRIBIA, LEGAZPI, ZUMARRAGA, DEBA ETA OREXAKO UDALEK, eta turismo-jarduera suspertzea eta dinamizatzea du helburu, turismo-establezimenduen kontsumoa, ostalaritza-sektoreak eta ostalaritza-establezimenduak suspertzeko neurrien bidez.

Deskontu-bonuak honako establezimendu, enpresa eta profesional hauek merkaturatutako ondasun, produktu eta zerbitzuetarako erosketan aplikatuko dira:

  • Ostatu-establezimenduak (nekazaritza-turismoak, turismo-aterpetxeak, apartamentuak, kanpinak, landetxeak eta hotelak).
  • Gida turistikoak.
  • Bitartekaritzako turismo-enpresak.
  • Jatetxe-establezimenduak (561) eta ostalaritza-establezimenduak (563).
  • Naturan kirol-jarduerak egiten dituzten enpresak, hala nola turismo aktiboa eta abentura-turismoa.
  • Turismo-garraioko enpresak.
  • Kultura-, gastronomia- eta natura-ondarea zabaltzen duten enpresak.
  • Jolas-zentroak.

Programari atxikitako establezimendu eta enpresek deskontu-bonu kopuru jakin bat eskuratu ahal izango dute plataforma teknologikoaren bidez.

Deskontu-bonuak hiru balioren arabera jaulkiko dira:

OSTALARITZA-bonuak: 5€ (gutxieneko tiketa 20€) eta 10€ (gutxieneko tiketa 40€)

JATETXE-ARLOKO bonuak: 5€ (gutxieneko tiketa 20€) eta 10€ (gutxieneko tiketa 40€)

INTERES TURISTIKOKO JARDUERETARAKO bonuak: 5€ (erosketa minimoa 20€) eta 10€ (erosketa minimoa 40€)

OSTATU-bonuak: 20€ (gutxieneko tiketa 60€)

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com