#EuskadiBonoDenda 2021

Urriak 4tik Aurrera "Euskadi bono-comercio / Euskadi bono-denda" kanpainari atxikitzeko epea zabalik egongo da urriaren 17ra arte.

"Euskadi bono-comercio / Euskadi bono-denda" kanpainak diruz laguntzen du hari atxikitako txikizkako merkataritza-establezimenduetan ondasunak erostea, establezimenduetan bertan eskuragarri dauden deskontu-bonuen bidez.

"Euskadi bono-comercio / Euskadi bono-denda", atxikitako establezimenduetan 10 euroko deskontu-bona erabili ahal izango da gutxienez 30 euroko erosketaren gainean, eta kontsumitzaile bakoitzak gehienez 5 deskontu-bonu batu ahal izango ditu, denera 50 euroko balioarekin.

Nork egin dezake bat programarekin:

Programari atxiki ahal izango zaizkio hiriko merkataritza-jarduerarekin lotutako merkataritza- eta zerbitzu-establezimenduak, baldin eta honako baldintza hauek betetzen badituzte:

  • ETE bat izatea
  • Deialdiaren eranskinean jasotako Ekonomia-Jardueren gaineko Zergaren epigraferen batean alta emanda egotea.
  • Ogasunarekin eta Gizarte Segurantzarekin egunean egotea, eta, hala badagokio, diru-laguntzak itzultzeko betebeharrak beteta izatea.

Nola atxiki programari:

Atxikipena egiteko, honako formularioa bete behar da: https://www.euskadibonodenda.eus /. Eta beharrezko dokumentazioa erantsi:

  • Identifikazio fiskaleko zenbakia. (NAN, autonomoen kasuan, eta IFK, pertsona juridikoen kasuan).
  • Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan izandako alten eta bajen ziurtagiri historikoa.
  • Establezimenduaren argazkia.
  • Banku-kontuaren ziurtagiria.

Nork kontsumitu ditzake bonuak:

Euskal Autonomia Erkidegoan bizilekua duten 16 urtetik gorako pertsona fisikoak.

Bonoak trukatzeko epea:

Deskontu-bonuak trukatzeko bi epe egongo dira:

  • 1. Epea: urriaren 27tik abenduaren 5era.
  • 2. Epea: 2022ko urtarrilaren 10ean hasi eta 2022ko martxoaren 31n amaituko da.

Deialdia:

Agindua, 2021eko irailaren 21ekoa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuarena, "Euskadi Bono-Comercio/Euskadi Bono-Denda" Euskal Autonomia Erkidegoko hiriko merkataritza-jarduerarekin lotutako merkataritza- eta zerbitzu-sektoreko establezimenduetan tokiko merkataritza txikia berraktibatzeko eta kontsumora bultzatzeko programa arautu eta horretarako deialdia egiten duena.

.

#EUSKADIBONODENDA
banner

.

Laguntza telefonoa: 943 05 55 30, 9:00etatik 23:00etara, astelehenetik igandera

Laguntza e-maila: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com