Mezua

Sorry - this event cannot be viewed using the link provided. Its possible the item may have been updated while you have been viewing the webpage.

Prestakuntzarako jarduera guztiak

Kontabilitatea, balantzeen analisia eta fiskalitatea - TALENTO 45+

boton inscripcion interna

Data:  2026ko urtarrilaren 22tik martxoaren 4ra

Ordutegia: 9:30etik 14:30etara, otsailaren 27an izan ezik, 9:30etik 12:30era (astelehena, asteazkena, osteguna, ostirala)

Iraupena: 120 ordu

Lekua: Gipuzkoa Bazkundea – Tolosa Etorbidea 75 - 20018 Donostia-San Sebastián ubicacion

HELBURUAK

Prestakuntza amaitutakoan, parte-hartzailea honako hauetarako gai izango da:

  • Kontabilitateko Plan Orokorraren arabera, ekonomian eta finantzetan garrantzia duten eragiketak euskarri informatikoan kontabilizatzea.
  • Kontabilitate-liburuak eta -erregistroak merkataritza- eta zerga-legeriaren eta barne-arauen arabera egitea.
  • Urteko kontuak euskarri informatikoan egitea eta formularioa betetzea, Merkataritza Erregistroak eskatzen dituen epeen barruan gordailatzeko.
  • Kontabilitateak emandako datuei buruzko betebehar fiskalak kudeatzea, dagokion araudiari jarraituz.
  • Lortutako kontabilitate-emaitzetatik abiatuta egin behar diren ekonomia-, finantza- eta ondare-txostenak egitea.

egItaraua

1 Kontabilitate-kudeaketa:

1.1. Kontabilitate-teoria.

1.2 Kontabilitate-plan orokorra.

1.3. Ondare-masen tratamendua.

1.4 Urteko kontuak.

1.5 Urteko kontuen analisi ekonomiko eta finantzarioa.

1.6. Kontabilitate-kudeaketari aplikatutako tresna informatikoak.

2 Zerga-kudeaketa:

2.1 Zergen Lege Orokorrerako sarrera.

2.2 Sozietateen gaineko zerga.

2.3 Balio erantsiaren gaineko zerga.

2.4 PFEZ.

2.5 Dimentsio murriztuko enpresentzako zerga-araubidea.

3. Nominak eta gizarte aseguruak:

3.1 Nominak eta Gizarte Segurantza. Enpresa Gizarte Segurantzan inskribatzea.

3.2 Kontratu-motak. Langileen afiliazioa.

3.3 Kotizazioa. Kotizazio-oinarriak zehaztea.

3.4 Aldi baterako ezintasuna (ABE). Beste gorabehera batzuk.

3.5 Kuota motak: azalpena eta kalkulua.

3.6 PFEZren atxikipenak eta konturako sarrerak. Lanaren errendimendua.

3.7 Gizarte-aseguruak: prestatzea eta izapidetzea.

BESTE DATU GARRANTZITSU BATZUK

Doako prestakuntza, aldez aurretik izena emanda.

Ezinbesteko baldintza, langabezian egotea eta 45 eta 60 urte bitartean izatea.

Informazioa eta izen-ematea

943 000284

Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.    

LOGOS 45

 

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com