Industrial Excellence
Industria traktoreentzat hornitzaile erakargarri bihurtu nahi duten Gipuzkoako manufaktura-enpresa txiki eta ertainei zuzenduta, Industrial Excellence programak enpresaren hobekuntza-puntuak aztertzen laguntzen du.
Zertan datzan:
Bezero berriak eskuratzeak esan nahi du enpresek eskatzen dituzten estandarrak bete behar direla, kasu batzuetan multinazionalak. Produktu lehiakorrak dituzten enpresek aukerak gal ditzakete hainbat arrazoirengatik, hala nola eskaintza-eskaerei behar ez bezala erantzuteagatik, profil tekniko-komertzial egokirik ez izateagatik, kalitatea kontrolatzeko prozesu sendorik ez izateagatik, ziurtagiririk ez izateagatik, teknologia- eta digitalizazio-gaietan egunean ez egoteagatik, etab.
Industrial Excellence programak zure enpresak merkatuaren aurrean duen posizioa ebaluatzen du, manufaktura-enpresa orok eduki beharko lituzkeen antolakuntza-, teknologia- eta merkataritza-konpetentzien katalogo batean.
Nola egingo dugu hau?
Hainbat sektoretan 40 eroslerekin bildu ondoren, metodologia bat landu dugu, hornitzaile berriak integratzeko orduan horiek baloratzen dituzten alderdiak jasotzeko. Antolaketa-, merkataritza-, teknologia-, kalitate- eta berrikuntza-gaitasunak dira.
Zuekin dugun solasaldi batean, galdera horiei guztiei erantzuten diegu eta zuen kasuan ebaluazioa egiten dugu, gomendio batzuk emanez erosleak eskatzen dutenarekin hobeto lerrokatzeko. Enpresarentzat hobekuntza-marjina duten kudeaketa-arloak identifikatzen ditugu.
Interesatuak, jarri harremanetan honako hauekin:
Asier Barandiaran
Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
T: 943 000 298 / M: 688 818 805
Apoyado por:

