Pertsonalaren hautaketa

Lan-taldea eta antolakuntza nazioarteko zein tokiko zuzendari edo komertzialekin indartu nahi baduzu, Gipuzkoako Bazkundeak zerbitzu espezializatua eskainiko dizu arlo hauetan: langileen kudeaketa, nazioartea eta merkataritza-ekintzak.

Gipuzkoako Bazkundeak behar duzun guztia eskainiko dizu antolakundeko lanpostu bat betetzeko hoberen prestatuta dauden langileak hauta ditzazun, eta horretarako, hainbat alor kontuan hartzen ditu:

  • Zuzendarien aukeraketa.
  • Tekniko komertzialen aukeraketa.
  • Erdi-mailako agintarien aukeraketa.
  • Barruko sustapena.
  • Zuzendari taldeen ebaluazioa.
  • Kontseilari independienteen bilaketa.
  • Ordainketa aldakorraren modelu baten diseinua.
  • Soldata-estudioa.
  • Langile berrien integrazio prozesuetan laguntza.
Gipuzkoako BazkundeaZure emaitza kontuan
E-maila bidali edo telefonora deitu943 000 285Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Nola iritsi

Gipuzkoako Ganbera

Cámara de Comercio

Tolosa Etorbidea, 75
20018 DONOSTIA
Telf.: 943 000 300
Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

GPS Koordenatuak

G. hirurogeitarrak
43º 18'28" N
2º 0'31" O

Gradu dezimalak
43,307701
-2,008618

 

Aparkaleku aukerak

Parking hurbilena

  • Julio Caro Baroja enparantza, 1
    20018 DONOSTIA

TAO

  • EHUri gordetako lekuak.
  • 300 minutu, gehienez ere.
  • 180 minutu, gehienez ere.

Mugatutako aparkalekuak ikusteko:

mapa

Prestakuntzaren finantziazioa

Enpresek prestakuntzarako kreditu jakin bat izaten dute urtean bertako langileen prestakuntza finantzatzeko.

Gipuzkoako Bazkundeak antolatutako prestakuntzarentzat egon daitezkeen laguntzak kudeatzen laguntzen dizugu.

• Nola egiten da?

Hobari horiek tramitatu ahal izateko, enpresak Gipuzkoako Bazkundearen esku utzi behar du prestakuntzaren kudeaketa.
Enpresak ikastaroaren kostua ordainduko du eta, behin amaituta, enpresak Gizarte Segurantzari ordaindu beharreko zenbatekoari dagokion hobaria aplikatuko da. Gipuzkoako Bazkundeak jakinaraziko dio enpresari ze hilabete eta kopuru deskontatu behar den.

• Nork eskuratu dezake finantziazio hori?

Espainiako lurraldean kokatuta dauden, kontingentzia orokorrei dagokiena kotizatzen duten eta langileentzat prestakuntza-jarduerak egiten dituzten enpresa guztiek.

• Zenbatekoa da diru-laguntza?

Finantziazioa prestakuntzaren iraupenaren, parte hartzen duen ikasle-kopuruaren eta ikastaroaren mailaren araberakoa da. Gipuzkoako Ganberak enpresa bakoitzari dagokion zifra kalkulatzen lagunduko dizu, eta enpresari prestakuntzarako dagokion urteko kreditua izango da gehienez.

• Noiz kudeatu ditzaket laguntza hauek?

Beti prestakuntza hasi aurretik. Ikastaroaren hasieraren berri gutxienez zazpi egun lehenago eman beharko da.

Merkatua ezagutu

Estatuko edota interesgarriak zaizkizun herrialdeetako merkatuak hobe ezagutu nahi badituzu, Gipuzkoako Ganberan nazioarteko merkataritzan, informazioaren azterketan eta merkatuaren ikerketan aditua den erakundearen esperientzia aurkituko duzu.

Gipuzkoako Ganberak merkatua ezagutzeko modua emango dizu:

Merkatuen ikerketa

  • Herrialdearen txostena: sozioekonomikoa, marko arautzailea, proiekzioak...
  • Sektore txostena: identifikazioa, neurria, ikuspuntuak...
  • Eskaintza azterketa: azpisektoreak, lehiakideak, hornikuntzak...
  • Eskaera azterketa: egitura, bezeroak, joerak...
  • Sartzeko oztopoak: arautzaileak, bideak, banaketak...
  • Diagnostiko potentziala: estrategia, plangintza...

Prospektiba komertziala

  • Eskatutako profilaren definizioa.
  • Profilaren araberako bezeroen, agenteen eta banatzaileen identifikazioa.
  • Profilaren balioztatzea eta ordezkatzen dugun enpresaren aurkezpena eta proposamen komertziala.
  • Ikuspegi komertzialen inkesta.
  • Kontaktuen laburpena eta inkestaren emaitzak jasotzen dituen txostena.
  • Emaitzen balorazioa:
    • Bezeroarentzat eskaera komertzial erakargarria.
    • Eskaera komertzialaren elementu sendoak.
    • Oztopo eta arriskuen identifikazioa.
    • Gomendioak.

Zaintza Estrategikoa

Helburua da enpresak merkatuarekin lotutako informazioa (bezeroak, hornitzaileak, teknologia, ekonomia…) eskuratzeko egiten duen ahalegina ahalik eta hoberen antolatzea, sistematizatzea eta ustiatzea.

Gipuzkoako BazkundeaZure emaitza kontuan
E-maila bidali edo telefonora deitu943 000 285Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Adimen Gaitasuna

Internetek eta komunikazio-teknologiek modu esponentzialean areagotu dute informazioa eta, azken batean, munduan gertatzen diren aldaketak transmititzeko abiadura. Ez dago zalantzarik gure enpresaz kanpoko informazioa kontrolatzeak edo ez kontrolatzeak eragina duela egunero hartu behar izaten ditugun erabakietan eta, ondorioz, gure estrategian, edozein izanik ere gure jarduera edo gure enpresaren tamaina. 

Adimen Gaitsuna ez da kontzeptu berria. Enpresaren estrategiatik edo gogoeta estrategikotik abiatzen da eta berrelikatu egiten du. Adimen Gaitasuna gure negoziorako garrantzizkoa den kanpoko informazioa jasotzeko sistematizazio-prozesua da, eta bere helburua da informazio hori gure negozio-estrategia inplementatzeko/berrelikatzeko ezagutza espezifiko bihurtzea.
Jasotako informazio hori funtsezkoa izango da gure enpresarentzat honako hau ahalbidetzen digunean:

  • Merkatuan izan daitezkeen aldaketei aurrea hartzea.
  • Erabakiak hartzean arriskua minimizatzea eta hautemandako mehatxuak aukera bihurtzea.
  • Azken batean, gure enpresa-estrategia inplementatzea gure negozioaren alderdi erabakigarrien behaketa sistematizatuz.

Gipuzkoako Bazkundetik lagundu egin diezaiokegu zure enpresari ekonomiaren, lehiaren, legegintzaren eta sektorearen arloko kanpoko informazioa behatu, bildu, aztertu, zehaztasunez hedatu eta berreskuratzeko ahalegina sistematizatzen eta antolatzen, informazio hori zure negoziorako ezagutza baliagarria bihur dadin.
Adimen Gaitasuna proiektu bakoitza ezberdina da negozio bakoitza –jarduera-sektore berekoa izanda ere– ezberdina den neurrian. Gipuzkoako Bazkundea zure premietara egokitzen da.
Esperientzia zabala dugu ezagutzaren kudeaketan, informazio erabakigarriaren trataeran, datu-baseetan, informazio-kopuru handiak bilatu eta manipulatzean, datu-meatzaritzan,…

In-company prestakuntza

60 urte baino gehiagoko esperientzia dugu Gipuzkoako enpresentzako prestakuntza planak diseinatzen eta kudeatzen. Erakunde bakoitzaren errealitatera erabat egokitutako prestakuntza soluzioak eskaintzen ditugu. Urtero ehunka prestakuntza ekintza garatzen ditugu, enpresa prestakuntzaren esparruan erreferente gisa kokatzen gaituztenak.

Merkatuaren ezagutza sakona dugu, eta metodologia malguekin, eduki pertsonalizatuekin eta irakasle espezialista talde batekin lan egiten dugu, enpresa bakoitzaren behar espezifikoei erantzun eraginkorrak emateko.

Neurrira egindako prestakuntza-zerbitzu integrala eskaintzen diegu enpresei, eta barne hartzen ditu:
• Premien diagnostikoa.
• Neurrira antolatutako prestakuntza.
• Prestakuntzaren finantziazioaren kudeaketa.
• Prestakuntzaren ebaluazioa.

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com