Aholkularitza eta tutoretza
Sortu berriak diren enpresak sendotzeko aholkularitza-zerbitzu integrala eskaintzen dugu. Zerbitzua laguntza-prozesu pertsonalizatu baten bitartez eskaintzen da, arreta hainbat esparrutan dituzun premia espezifikoetan jarrita: merkataritza-kudeaketa, finantzarioa, fiskala, lan-arlokoa, nazioartekotzea, teknologia berriak…
Ekintzaileek erabiltzeko espazio fisiko bat ere badugu Bazkundean bertan, eta lagungarria izango da, batez ere finkatze-aldian, jarduera abiarazteko laguntza espezializatuaren bidez.
