Merkataritza-jarduerarekin lotutako merkataritza eta zerbitzu establezimenduetarako eus-COMMERCE programa

Cabecera eus

Nola aprobetxatu teknologia ZURE NEGOZIOAREN MESEDETAN

Aprobetxatu eus-COMMERCE-ren edizio berria eta egokitu zure negozioa errealitate digital berrira.

Zure negozioaren digitalizazio maila edozein izanda ere, Eraldaketa Digitala garatzeko irtenbide berriak ezartzen eta lehendik dituzunak hobetzen lagunduko dizugu.

Izena eman!

Baliatu zaitez!

Oinarrizko tresna digitalak 
Hasi erabiltzen edo zure trebetasunak hobetu
Tresna digitalak
Hezitu eta aholkularitza jaso ezazu
Soluzio pertsonalizatuak 
Zure gaitasun digitalaren arabera


Aditu baten eskutik eta banaka lan eginez
Zure presentzia digitala ezarri edo hobetu ezazu
Zure lehiakortasuna sustatu
Bezeroarentzako arreta hobetu
Presentzia digitala hobetzeko estrategiak
Posizionamendua
Promozioa
Fidelizazioa
Laguntza eta aholkularitza iraunkorra
Estrategia digitalak garatu itzazu
TicketBAIari buruzko aholkularitza

 

Parte hartu nahi izanez gero IZEN EMATEKO eskaera-inprimakia, bete ezazu, eta eta onuradun zarela Gipuzkoako Bazkundeak egiaztatu ezin izan badu, dagokion epigrafean JEZan alta eman duzula egiaztatzen duen agiria eskatuko zaizu.

Nori zuzenduta dago?:

  • Bezeroarentzako arreta edo salmenta espazio fisikoa duten eta Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergako ondorengo epigrafeetan alta emanda dauden Euskal Autonomia Erkidegoko txikizkako saltokiak:
loading...
64 epigrafea

641 | Fruituen, barazkien, ortuarien eta tuberkuluen txikizkako merkataritza.

642 | Produktu hauen txikizkako merkataritza: haragia eta hondakinak, haragi-gai eta haragiki landuak, arrautzak, hegaztiak, abeletxeko untxiak, ehizakiak, eta horien ekoizkin eratorriak.

643 | Arrainen eta arrantzako eta akuikulturako bestelako ekoizkinen eta barraskiloen txikizkako merkataritza.

644 | Ogi, pastel, gozoki eta antzekoen eta esne eta esnekien txikizkako merkataritza.

645 | Mota guztietako ardoen eta edarien txikizkako merkataritza.

646.1 | Era eta forma guztietako tabako-laboreen txikizkako merkataritza, saltoki orokorretan, berezietan eta barnekoetan egiten denean

646.2 | Era eta forma guztietako tabako-laboreen txikizkako merkataritza, saltoki orokorren aldi baterako hedapenetan.

646.3 | Era eta forma guztietako tabako-laboreen txikizkako merkataritza, saltoki osagarrietan egiten denean.

646.4 | Tabako-laboreen txikizkako merkataritza, salmenta errekargudunerako baimena duten merkataritza-establezimenduetan egiten denean

646.6 | Era eta forma guztietako tabakoen txikizkako merkataritza, salmentarako estankorik ez dagoen udalerrietan.

646.7 | Baimen bereziak dituzten ezindu fisikoek egindako tabako-laboreen txikizkako merkataritza

646.8 | Erretzaileentzako artikuluen txikizkako merkataritza.

647.1 | Mota guztietako jangaien eta edarien txikizkako merkataritza, establezimendu saltzailedunetan

647.2 | Mota guztietako jangaien eta edarien txikizkako merkataritza, autozerbitzuko araubidean nahiz araubide mistoan, saltzeko gelak 120 m2 baino gutxiagoko azalera duenean.

647.3 | Mota guztietako jangaien eta edarien txikizkako merkataritza, autozerbitzuko araubidean nahiz araubide mistoan superzerbitzutan, hala hartuta saltzeko gela 120 eta 399 m2 artekoa denean.

65 epigrafea

651 | Ehungintza-gaien, jantzigintza-gaien, zapaten, larruen eta larrugintza-gaien txikizkako merkataritza.

652.2 | Drogeriako, lurringintzako eta kosmetikako produktuen, garbiketako gaien, pinturen, bernizen, disolbatzaileen, paperen eta dekoraziorako beste ekoizkin batzuen eta kimikako ekoizkinen txikizkako merkataritza.

652.3 | Lurringintzako eta kosmetikako ekoizkinen eta higiene eta garbiketa pertsonalerako gaien txikizkako merkataritza.

652.4 | Belar-dendetako landareen eta belarren txikizkako merkataritza.

653 | Etxeko ekipamenduen eta eraikuntzarako gaien txikizkako merkataritza.

654.2 | Lurreko ibilgailuentzako osagarrien eta ordezko piezen txikizkako merkataritza.

654.5 | Mota guztietako makineriaren txikizkako merkataritza (salbu eta etxeko aparatuak, bulegokoak, medikoak, ortopedikoak, optikoak eta argazkigintzakoak).

654.6 | Mota guztietako ibilgailuetarako pneumatikoen, banden eta aire-ganberen txikizkako merkataritza.

656 | Altzarien, jantzien, etxean erabiltzeko jantzi eta tresna arrunten eta antzeko ondasun erabilien txikizkako merkataritza.

657 | Musika-tresnen eta horien osagarrien txikizkako merkataritza.

659 | Bestelako txikizkako merkataritza.

66 epigrafea

662 | Txikizkako merkataritza mistoa edo integratua.

  • Bezeroarentzako arreta edo salmenta espazio fisikoa duten eta Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergako ondorengo epigrafeetan alta emanda dauden Euskal Autonomia Erkidegoko zerbitzu pertsonalak eskaintzen dituzten saltokiak:
loading...
69 epigrafea

691.1 | Etxerako artikulu elektrikoen konponketa.

691.9 | BISGko kontsumo-ondasun zenbaiten konponketa.

97 epigrafea

971 | Garbitegiak, tindategiak eta antzeko zerbitzuak.

972 | Ile-apaindegiak eta edertasun-apaindegiak.

973.1 | Argazkigintza-zerbitzuak.

973.3 | Fotokopiagailuen bitartez agiriak kopiatzeko zerbitzuak.

975 | Markogintza-zerbitzuak

 

eus-COMMERCE saria 

 

Eusko Jaurlaritzak diruz lagundutako programa:

ej turismo lateral bn        5. Identidad Eusko Ganberak HColor

Iada Tolosako Erromarako bidaiako zozketako irabazlea dugu

Lehengo urtean New Yorkera bidaiaren kanpainak izan zuen arrakasta ikusita, aurten ere ildo beretik jarraitu nahi izan dugu.

Apirilaren 12tik maiatzaren 20ra bitartean Tolosa&Coren saltokietan VISA txartelaren bidez eginiko erosketa guztiak, bi pertsonentzako Erromarako bidaia irabazteko aukera izan dute, sekretuz, historiaz eta kondairaz beteriko hirira.

Oraingo honetan, irabazlea Amaia Rojo izan da, Organic49 Biologico komertzioan egindako erosketa dela eta.

tolosa

RETAIL Euskal Eskola

 

RE gipuzkoa es 600x250

 

RETAIL Euskal Eskola, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren proiektua, ikasketa pertsonalizatuko plataforma bat da, tokiko merkataritzan lan egin edo titular den edonork bere negozioaren alor desberdinei buruzko heziketa bat jasotzeko; eskola desberdina, berritzailea eta pertsonalizatua da, eduki-aniztasun handikoa, Merkataritzaren benetako premietan oinarritua eta aholkularitza indibidualizatua ere eskaintzen duena.

 

Informazio gehiago:

http://www.escuelavascaretail.eus/

 

Escuela Vasca de RETAIL

 

RE gipuzkoa es 600x250

 

La Escuela Vasca de RETAIL, proyecto del Departamento de Turismo, Comercio y Consumo del Gobierno Vasco, es una plataforma de aprendizaje personalizado, para que toda persona que trabaje o sea titular de un comercio local pueda formarse en diferentes ámbitos de su negocio; una escuela diferente, innovadora y personalizada, con variedad de contenidos, basada en las necesidades reales del Comercio y acompañada de un asesoramiento individualizado.

 

Más información:

http://www.escuelavascaretail.eus/

 

Gipuzkoako Bazkundeko IV. Enplegu Feriak 32 enpresa eta 500 langabe baino gehiago bilduko ditu

  • Enplegu Feriaren IV. Edizioa, II Mugikortasun Feria barneratzen duena, hilaren 14an eta 15ean egingo da Gipuzkoako Bazkundean.  Osasun segurtasuneko protokoloa betetzeko, parteartze bakoitzari, 9:30 - 14.00 eta 14.30-16:00 bitartean, ordutegi finko bat esleituko zaio. Sarreran, kontrol bat egingo da eta Gipuzkoako Ganberan egonaldian jendeak uneoro segurtasun distantziak mantendu beharko ditu.
  • Ferian parte hartuko duten 32 enpresek 500 langabe baino gehiago esagutzeko aukera izango dute. Langabe hauek aldez aurretik aurkeztu diren 100 enplegu eskaintzak aztertzeko aukera izan dute.
  • Feriak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Turismo, Gazteria eta Kiroletako departamentuaren babesa izango du, Europako Gizarte Funtsaren, Enplegu eta Gizarte-Segurantza Ministerioko “Sistema Nacional de Garantía Juvenil”ren eta Espainiako Merkataritza Ganberaren laguntza izateaz gain.

Donostia - 2020ko urriaren 14a – Gipuzkoako Bazkundeko Enplegu Feria langile berriak kontratatzeko interesa duten Gipuzkoako enpresen eta lan bila dabiltzan pertsonen arteko topagunea da. Hilaren 14an eta 15ean egingo den laugarren edizio honetan, Gipuzkoako 32 enpresa eta 500 langabe baino gehiago bilduko dira. Aurtengo ferian ere II Mugikortasun Feria intergratuko da, bertan Europar Batasunean dauden enpresetan praktikak egiteko aukera eskainiko da langabeek esperintzia profesional bat izan dezaten atzerrian.

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com