• Hasiera
  • La cámara
  • Aholkularitza zerbitzua: mugaz gaindiko negozio eta garapen aukera berriak

Aholkularitza zerbitzua: mugaz gaindiko negozio eta garapen aukera berriak

Harreman komertzialak egin, hornidura-aukerak aztertu, bazkideekin akordioak lortu edo Akitania Berrian dauden mekanismo administratiboak hobeto ulertu nahi dituzu?

Mugaz bestaldera hedatzea enpresa-estrategia erreal eta hurbila da. BIHARTEANek, Gipuzkoako, Baionako eta Nafarroako Bazkundeek sortutako Mugaz Gaindiko Bazkundeak, laguntza ematen die mugaz gaindiko merkatuetan hazi nahi duten enpresei, aholkularitza-zerbitzu baten bidez.

Merkatu horretako potentzial ekonomikoa ebaluatzen dugu, eta negozio-aukera berriak aurkezten ditugu, enpresa parte-hartzaileentzat banan-banan.

Onurak

  • Lead berriak eta negozio- aukerak.
  • Gure adituen merkatu- azterketa.
  • Aholkularitza burokrazian.

Helburuak:

  • Mugako lurraldeetan (Euskadi- Nafarroa- Akitania Berria) garatzeko aukerak aztertzea.
  • Mugaz gaindiko merkatu- segmentu batean inbertitzea (negozioa garatzea edo enpresa bat sortzea).
  • Ekintza- plan estrategiko bat onartzea.

 

Mugaz haraindiko informazioa zabaldu eta garapen- bideak aztertu nahi dituen Euskadiko edozein enpresak jo dezake helbide honetara:

Asier Barandiaran

Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

943 000 298

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com