Covid-19ak sortutako eragin ekonomikoei aurre egiteko neurri bezala, Kanpo merkatuetan posizionamendu digitalerako Xpande Digital Plana
Marketin digitalak berebiziko garrantzia hartzen du ekonomiaren sektore guztietan, enpresei kanpo merkatuetan negozio aukerak erakartzeko bidean.
Horregatik, eta Covid-19 ak sortutako eragin ekonomikoei aurre egiteko XPANDE DIGITAL 2021 PROGRAMA aurkezten dugu.
Programa honek laguntzak eskaintzen ditu zure enpresako on-line estrategia bultzatuko duen ekintzak aurrera eramateko, herrialde jakin batean ahalik eta negozio aukera gehien lortzeko helburuarekin eta zure nazioarteko estrategia marketin digitalaren erreminta ezberdinen bitartez indartuz..
Zertan datza Xpande Digital programa?
1.Fasea: Aholkularitza
Zure enpresaren on-line posizionamenduaren analisia herrialde jakin batean, beharrak eta hobekuntza aukerak antzemateko.
Diagnosiaren ondoren marketin digitaleko ekintza plan pertsonalizatu bat eratuko dugu, zure bezero, produktu, zerbitzu eta herrialdea kontutan hartuz. Ekintza hauek programaren 2. fasean ezarriko dira.
2.Fasea: ekintzen ezarpena
Marketin digitaleko ekintza plana abian jartzeko laguntza ( Fase hau enpresak aukeratutako publizitate enpresarekin egingo da).
XPANDE DIGITAL programan egin daitezkeen ekintzen adibideak:
- Hizkuntza ezberdinetan enpresako webaren edukien SEO posizionamendua
- Webaren SEM posizionamendua: bilatzaile eta Internet plataformetan enpresaren ikusgaitasuna hobetuko duten ekintzak.
- Landing pages: sorkuntza eta diseinua
- Email marketina: bezeroen eta bezero izan litezkeenen kaptazioa, garapena eta fidelizazio estrategia indartzeko erramintak.
- Sare sozialetako (SMM) kanpainen sorkuntza eta diseinua.
- “Content marketing” edukiak sortzeko ekintzak. Bilatzaile eta sare sozialetan kanpainak…
Zeintzuk dira enpresa parte-hartzaileentzako onurak?
Interneten aukera komertzialak sortzeko erraminta bezala erabiltzea.
Webeko trafikoa handitu eta ondorioz, fakturazio eta etekinak handitzeko aukera.
Leads eta bezero berrien kaptazioa.
Zein enpresa izan daiteke onuradun?
Gipuzkoako ETEak
Parte – hartzen duen enpresarentzako kostua
1.Fasea:
Kostuaren %100 diruz lagunduta.
2.Fasean:
%50 diru laguntza, 4000 € ko inbertsioko mugarekin.
Ekintzak aurrera ateratzeko aukeratzen den enpresaren aurrekontua gehienez 4000 € takoa izan behar du (BEZa kontutan hartu gabe), eta aurretik enpresak berak egin beharko dio aurre kostuari.
Enpresak jasoko duen gehienezko diru-laguntza 2000 € koa izango da, beti ere gastua ezarritako epe eta balditzetan justifikatzen bada.
Oharra: Enpresak kostu handiagoko ekintzak burutu ditzake, baina laguntzak ez du inoiz inbertsioaren %50 a gaindituko, eta beti ere 2000 €ko mugarekin enpresa bakoitzeko.
Izen-emate eta epeak
Izen-emate epea: Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta 5 egunetara goizeko 9:00etan hasita 2021eko uztailaren 15eko 14:00etara, aurrekontua agortzen bada epea laburtu daiteke.
Eskaerak jasotzeko gunea: Gipuzkoako Bazkundeko egoitza elektronikoan. https://sede.camara.es/sede/gipuzkoa
Parte hartze eskaerak eta onarpenak sarrerako erregistroaren ordenaren arabera izango dira. Plazak mugatuak dira.
ONARTUTAKO ENPRESEN ZERRENDA
|
SOZIETATE-IZEN |
|
ALMALAR SL |
|
GIPUZKOA TOUR SL |
|
ALOJAMIENTOS CRISTINA ENEA SL |
|
EKIONA ILUMINACION SOLAR SL |
|
DANG DANG, S.A. |
|
EVO COLORS PAINTS SL |
|
EUGENIO TAMAYO ARANA |
|
SMILEY OWL TECH. S.L. |
|
SILVER BASQUE TOURISM STUDIES SL |
|
MAISOR KONTSERBAK, SL |
|
BERAICH GESTION HOSTELERA SL |
|
FUNDICIONES DEL ESTANDA SA |
|
MARIA JOSEFA EGUIBURU ARANAGA |
ESKAKIZUNEN ERLAZIOA - ITXARON ZERRENDA
|
SOZIETATE-IZEN |
|
Alberto Benedicto Martinez |
|
Romina Vanessa Courtois |
Informazio gehiago
Amaia Vaqueriza
Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
Deialdi honen testu osoa Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratua izan da.
Finantzaileak


Fondo Europeo de Desarrollo Regional Una manera de hacer Europa
